Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Patxi Bueno

Datu pertsonalak

Izena
Bueno, Patxi
Izen abizen osoak
Bueno Munarriz, Patxi
Jaiotza
2004 Abaurregaina + Abaurregaina < Pirinioak < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Ingeniaritza Informatikoan Gradua egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Eta horretan ari zela, "Kode Irekiko Hizkuntz Modelo Handien egokitzapena bertsolaritzaren eremura: Latxa modeloen ebaluazioa XDZko bertso-corpusaren gainean" ikerketa gauzatu zuen.

Nerabezaroan bertsozaletu zen, Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako bertso afari baten ondotik. Unibertsitatean zela Bertx(h)ori Sariketako antolakuntzan engaiatu eta gai-jartzaile gisa hasi zen interes handiz. Orduz geroztik hainbat plaza egin ditu gai-emaile gisa, gehienak gazte eta umore girokoak, baina bertso-tramak ere gidatu ditu.
2025ean hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaile taldean; gai-emaile gisa ere aritu zen.
2026az geroztik Barañaingo Bertso Eskolan ari da bertsogintza lantzen.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
"Kode Irekiko Hizkuntz Modelo Handien egokitzapena bertsolaritzaren eremura: Latxa modeloen ebaluazioa XDZko bertso-corpusaren gainean" ikerketa egin zuen (GRAL)