Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Txomin Ezponda

Datos personales

Nombre
Ezponda, Txomin
Nacimiento
1937 Jatsu + Jatsu < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
Txomin Ezponda (Dominique Ezponda Lagan) Garazi aldeko Jatsu herrian sortu zen 1937an, laborari familia batean. Soldadogoa egin ondoan Algeriako gerla garaian, Bokalen hasi zen lanean garraiolari gisa 23 urte zituela. Bertsolaritzak ekarri zion famari esker saltzaile ofizio bat proposatua izan zitzaion eta erretiratu arte lan horretan ari izana da 28 urtez.

Bere bertsulari ibilbidea Donibane Garazin hasi zuen 1955ean Fernando Aire Xalbador lagun zuela. 1983an Nafarroako bertsolari txapelketa irabazi zuen. Mattin, Xanpun, Alkhat eta Mendiboure bezalako bertsolariekin aritu da frangotan. Besta giroan oinarriturik, orduko bertso saioak jolasean eta umorean iragaiten ziren. Ixtorio kondatzaile gisa ezaguna da ere.

Garai bateko bertsolaritzaren azken ordezkaria dugu. Belaunaldi horren ondotik, bertsolaritza hiltzear zegoela Iparraldean, bertso eskolen eraginez, transmisioa segurtatu da.

Iturria: Euskal kultur erakundeak 2009an egin elkarrizketa http://www.eke.eus/eu/kultura/lekukoak_lekuko/ezponda_txomin
Argazkia: Sebastien Husté

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
1955, Donibane Garazin , Fernando Aire Xalbadorrekin