Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Alaia Martin
- Info.
- Airs des bertsos
- Verses improvisés
- Verses non improvisés
- Aldizkakoak
- Enregistrements
- Écoles de bertsu
- Bibliothèque
- Presse

Datu pertsonalak
- Nom
- Martin, Alaia
- Prénom et nom completes
- Martin Etxebeste, Alaia
- Naissance
- 1987 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Spécializations
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2013 eta 2017 (finalaurreak); 2022 (finalista)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2007; 2011 (finalista); 2015 (txapeldunordea); 2019 (finalista); 2024 (Txapelduna)
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2003 eta 2004 (txapeldunordea, 14-18 urte)
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2001 (finalista, Oiartzun taldea, 14 urte arte); 2003 (txapeldunordea, 14-18 urte); 2004 (Txapelduna, 14-18 urte); 2005 (finalista, 14-18 urte)
Oiartzungo txapelketa: 2004, 2006 eta 2010 (Txapelduna)
Kataxulo saria (Oiartzun): 2006 (Txapelduna); 2008 eta 2009 (txapeldunordea)
Erniarraitz txapelketa: 2006 (finalista); 2010 (txapelduna)
Osinalde saria (Gabiria): 2006 (entzuleen saria); 2007 (txapedunordea); 2008 (bertso onena).
Plazatik Gaztetxera: 2006 (publikoaren saria); 2007 (txapeldunordea)
Lizardi saria (Zarautz): 2007; 2008 (Txapelduna)
Xenpelar saria (Errenteria): 2010 (bertso onena)
Bertso-jartzailea:
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: 2003 (aipamena, 14-18 urte); 2004 eta 2005 (1.saria, 14-18 urte)
Ibon Zabala Bertsopaper lehiaketa (Errenteria): 2003 (2. saria).
Balendin Enbeita Bertso-paper lehiaketa (Algorta, Getxo): 2005 (1. saria, gazteak).
Basarri Bertso-paper lehiajeta (Zarautz): 2005 (2. saria).
Lazkao Txiki Bertso-paper lehiaketa (Ordizia): 2004 eta 2005 (1. saria, gazteak); 2008 (3. saria, helduak).
Okelar Bertso-paper lehiaketa (Mutriku): 2005 eta 2006 (2. saria).
San Antontxu Bertso-paper lehiaketa (Mungia): 2003 (1. saria, gazteak)
Information biographique
- Biographie
- Ikus-entzunezko Komunikazioa lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta zinemagintzan espezializatua da. Sorkuntzari lotua da geroztik, bertsolaritzan ez ezik, baita gidoigintzan, idazketan eta kazetaritza lanetan ere.
Hamabi urterekin hurbildu zen bertsolaritzara, Oiartzungo Haurtzaro bertso-eskolan. Hasiera horietan eragina izan zuen Jon Martin anaia ere bertsotan aritzeak. Errenteria, Bilboko Santutxu eta Ahalduntzeko bertso eskoletan eman zion jarraipena bere trebakuntzari.
Oiartzungo Haurtzaro bertso-eskolan hasitako transmisio kate horri bere kate-begiak jartzen dihardu: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio proiektuan irakasle ibili da hainbat urtez (2012-2015) eta Martzelina Bertsozale Elkarteko (Oiartzun) kide eta eragilea da; Martzelina Lopategi Olaiz. Edo! da Elkarte horren emaitzatako bat.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2007an hartu zuen parte lehen aldiz. Finalera heldu zen 2011an eta orduz gero antolatu direnetan: txapeldunordea izan da 2015ean, eta Txapelduna 2024an. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, berriz, 2013an hartu zuen parte lehen aldiz; finalaurreak jokatu zutenen taldean sartu zen 2017an, eta finalean 2022an. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, finalaurrekoen bigarrengo itzulian da.
Bat-bateko bertsogintza izanik ere bere jardun nagusia, ugaria da bertso-jartzaile gisara egindako lana; gaztetxo garaitan bereziki, bertso-paper lehiaketetako sari dezente du eskuratua.
Doinu berriak plazaratu ditu, eta doinuetan egindako ekarpena ez ezik, letragile gisa egindakoa ere aipagarria da. Hainbat abeslarientzat letrak sortu ditu. Gidoigintzan ere jardun da, hainbat telesail, laburmetrai eta dokumentaletan. Eta kazetaritzan ere egin du ibilbidea: Euskadi Irratiko Zubiak (Argia Saria 2021), Barrubiak, Herritmia eta Erantzuteko Modu Bat saioetan ere. Kazetaritza alorra jorratu du, Gaztezulo aldizkarian iritzi-emaile, Xirika astekarian elkarrizketatzaile, OarsoaldeaN aldizkariko kolaboratzaile, Bertsolari aldizkarian, … Bertsozale Elkartean ere alor horretatik egiten ari da ekarpena, Komunikazio eta Hedapen Batzordeko kide baita 2024a geroztik.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- 2001ean, Añorgan, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Karmele Mitxelena eta Maddi Suarezekin, Oiartzungo taldean.
Publications
- Argitaratutako liburuak
- Alaia Martin, Iraitz Mateo eta Karmele Mintxelena. Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo! Martzelina Bertsozale Elkartea. Oiartzun, 2023.
- Argitaratutako grabazioak
- Gereziak. Nire gotorlekutik. Iker Lauroba. Audiovisuales de Sarria, 2017
Txoriak biluzi. Negua. Iker Lauroba. Audiovisuales de Sarria, 2019
Ahots hari. Aho uhal. Olatz Salvador. Airaka, 2021
Bi begirada. Hitzekin jolasean. Esti Markez. Egile editorea, 2022
Onena. Hitzekin jolasean. Esti Markez. Egile editorea, 2022
Egiekin negar egin. Gezurrari zor. Mikel Markez. Egile editorea, 2026 - Beste argitalpenak
- Leihoen afasia. Eztena jaialdia (antzerki prozesuen kronika). Zut! Kultur Elkartea, 2019.
Puf (albun ilustratua). Alaia Martin eta Udane Ansa. 1545 editoriala, 2024.
Zapatekin arnas (ipuin ilustrataua). Alaia Martin eta Miren Sagarzazu. Autoedizioa, 2024
- Ekoizpen oharrak
- Gidoigintzan parte hartutako lanak: Martin telesaila, Sautrela ETBren literatur programa, Izan egin eragin dokumentala, Tximeletak dokumentala, hainbat irrati saio.
Irratigintzan, Euskaldi Irratian: Zubiak (Argia Saria 2021), Barrubiak, Herritmia eta Erantzuteko Modu Bat .
"Ez Gaude Konforme. 11 Lore". Lurdes Iriondoren omenez Agurtzane Intxaurragak landutako omenaldi ikuskizunean testuen egile eta aurkezlea da (2020).
Mugmus Kolektiboaren “GARAIZ 60 t.m” ikuskizunaren kale-aldaera prestatu zuen eta bertan parte hartu (2021).
"Pentsatzen dut" (film laburra) zuzendu eta koordinatu du, Karmele Mitxelena Etxebeste eta Iraitz Mateo Gogorzarekin elkarlanean (2024); Filma Laburbira, euskarazko film laburren XXII. zirkuituan erakutsi da.
