Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alaia Martin

Datu pertsonalak

Izena
Martin, Alaia
Izen abizen osoak
Martin Etxebeste, Alaia
Jaiotza
1987 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2013 eta 2017 (finalaurreak); 2022 (finalista)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2007; 2011 (finalista); 2015 (txapeldunordea); 2019 (finalista); 2024 (Txapelduna)
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2003 eta 2004 (txapeldunordea, 14-18 urte)
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2001 (finalista, Oiartzun taldea, 14 urte arte); 2003 (txapeldunordea, 14-18 urte); 2004 (Txapelduna, 14-18 urte); 2005 (finalista, 14-18 urte)
Oiartzungo txapelketa: 2004, 2006 eta 2010 (Txapelduna)
Kataxulo saria (Oiartzun): 2006 (Txapelduna); 2008 eta 2009 (txapeldunordea)
Erniarraitz txapelketa: 2006 (finalista); 2010 (txapelduna)
Osinalde saria (Gabiria): 2006 (entzuleen saria); 2007 (txapedunordea); 2008 (bertso onena).
Plazatik Gaztetxera: 2006 (publikoaren saria); 2007 (txapeldunordea)
Lizardi saria (Zarautz): 2007; 2008 (Txapelduna)
Xenpelar saria (Errenteria): 2010 (bertso onena)

Bertso-jartzailea:
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: 2003 (aipamena, 14-18 urte); 2004 eta 2005 (1.saria, 14-18 urte)
Ibon Zabala Bertsopaper lehiaketa (Errenteria): 2003 (2. saria).
Balendin Enbeita Bertso-paper lehiaketa (Algorta, Getxo): 2005 (1. saria, gazteak).
Basarri Bertso-paper lehiajeta (Zarautz): 2005 (2. saria).
Lazkao Txiki Bertso-paper lehiaketa (Ordizia): 2004 eta 2005 (1. saria, gazteak); 2008 (3. saria, helduak).
Okelar Bertso-paper lehiaketa (Mutriku): 2005 eta 2006 (2. saria).
San Antontxu Bertso-paper lehiaketa (Mungia): 2003 (1. saria, gazteak)

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzunen (Gipuzkoa) sortua da 1987ko abenduaren 28an. Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan abiatu zuen ikasketa ibilbidea, eta Errenteriako Oiartzo Institutuan Batxilergoa burutu ondoren, Ikusentzunezko Komunikazioa lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Leioan; Argentinan (La Plata) osatu zituen ikasketak, eta zinemagintzan espezializatua da. Gidoigintzan jardun du telesail, laburmetrai eta dokumentaletan eta baita Euskadi Irratiko Zubiak (Argia Saria 2021), Barrubiak, Herritmia eta Erantzuteko Modu Bat saioetan ere. Kazetaritza alorra jorratu du, Gaztezulo aldizkarian iritzi-emaile, Xirika astekarian elkarrizketatzaile, OarsoaldeaN aldizkariko kolaboratzaile, Bertsolari aldizkarian, ...

Hamabi urterekin hurbildu zen bertsolaritzara, Oiartzungo Haurtzaro bertso-eskolan, eta Errenteria, Bilboko Santutxu eta Ahalduntzeko bertso eskoletan eman zion jarraipena bere trebakuntzari. Anaia du Jon Martin bertsolaria eta honen laguntza ez ezik, Antton Kazabon, Arkaitz Goikoetxea eta Exteban Martiarenarena izan zuen lehen urratsetan.

Garaiko ia bertsolari guztiek bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan jardun zen lehen aldiz plazan (2001). Eskolarteko Txapelketetan eta bertsolari gazteentzat antolatzen diren sariketetan sarritan nabarmendu izan da, Txapelak eskuratuz edo horiettaik hurbil ibiliz.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2007an hartu zuen parte lehen aldiz. Finalera heldu zen 2011an eta orduz gero antolatu direnetan: txapeldunordea izan da 2015ean, eta Txapelduna 2024an. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, berriz, 2013an hartu zuen parte lehen aldiz; finalaurreak jokatu zutenen taldean sartu zen 2017an, eta finalean 2022an.

Bat-bateko bertsogintza izanik bere jardun nagusia, ugaria da bertso-jartzaile gisara egindako lana; gaztetxo garaitan bereziki, bertso-paper lehiaketetako sari dezente du eskuratua. Aipatzeko da abeslarientzat letra sortzaile egindako lana ere.

Oiartzungo Haurtzaro bertso-eskolan hasi zuen bere bidea, eta transmisio kate horretan bere kate-begiak jartzen dihardu: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio proiektuan irakasle ibili da hainbat urtez (2012-2015). Martzelina Bertsozale Elkarteko (Oiartzun) kide eta eragilea da; Martzelina Lopategi Olaiz. Edo! da Elkarte horren emaitzatako bat.

Bertsogintza, bertsolaritza eta sorkuntzaren alor ezberdinak uztartuzalea da, hainbat sortzailerekin argitaratu dituen lanek erakusten duten bezala: Puf, Zapatekin arnas, Leihoen afasia ...

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2001ean, Añorgan, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Karmele Mitxelena eta Maddi Suarezekin, Oiartzungo taldean.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Alaia Martin, Iraitz Mateo eta Karmele Mintxelena. Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo! Martzelina Bertsozale Elkartea. Oiartzun, 2023.
Argitaratutako grabazioak
Gereziak. Nire gotorlekutik. Iker Lauroba. Audiovisuales de Sarria, 2017
Txoriak biluzi. Negua. Iker Lauroba. Audiovisuales de Sarria, 2019
Ahots hari. Aho uhal. Olatz Salvador. Airaka, 2021
Bi begirada. Hitzekin jolasean. Esti Markez. Egile editorea, 2022
Onena. Hitzekin jolasean. Esti Markez. Egile editorea, 2022
Egiekin negar egin. Gezurrari zor. Mikel Markez. Egile editorea, 2026
Beste argitalpenak
Leihoen afasia. Eztena jaialdia (antzerki prozesuen kronika). Zut! Kultur Elkartea, 2019.
Puf (albun ilustratua). Alaia Martin eta Udane Ansa. 1545 editoriala, 2024.
Zapatekin arnas (ipuin ilustrataua). Alaia Martin eta Miren Sagarzazu. Autoedizioa, 2024
Ekoizpen oharrak
Gidoigintzan parte hartutako lanak: Martin telesaila, Sautrela ETBren literatur programa, Izan egin eragin dokumentala, Tximeletak dokumentala, hainbat irrati saio.
Irratigintzan, Euskaldi Irratian: Zubiak (Argia Saria 2021), Barrubiak, Herritmia eta Erantzuteko Modu Bat .
"Ez Gaude Konforme. 11 Lore". Lurdes Iriondoren omenez Agurtzane Intxaurragak landutako omenaldi ikuskizunean testuen egile eta aurkezlea da (2020).
Mugmus Kolektiboaren “GARAIZ 60 t.m” ikuskizunaren kale-aldaera prestatu zuen eta bertan parte hartu (2021).
"Pentsatzen dut" (film laburra) zuzendu eta koordinatu du, Karmele Mitxelena Etxebeste eta Iraitz Mateo Gogorzarekin elkarlanean (2024); Filma Laburbira, euskarazko film laburren XXII. zirkuituan erakutsi da.