Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jean Louis Harinordoki "Laka"

Datu pertsonalak

Nom
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Prénom et nom completes
Harinordoki Bereterbide, Jean Louis
Naissance
1954 Baigorri + Baigorri < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Organizateur
Bertso-eskola sortzailea
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea

Information biographique

Biographie
Eñaut Harinordoki eta Gaxuxa Bereterbideren semea. Angeluko Maite Iturburuarekin ezkondua 1985ean. Hiru alaba dituzte. "Hemen" elkarteko eragile.

Baigorriko inguruetan lehiaketa antolatzailea, Xalbador eta Mattinen omenaldien antolaketan parte hartu du. Bertsolaritzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu Herria, Enbata, Sud-Ouest kasetetan. Kronikak egin ditu Irulegiko Irratian. Bertsu eskola bat sortu zuen Baigorrin, bertsu zaharren transkribatzailea da. Betti Bidart eta Jean Pierre Mendiboure-ek bultzatu zuten plazara.

Xalbadorren heriotza egunak biziki hunkitu zuen. Hor sentitu zuen bertsularitzaren kartsutasuna, eta haren garrantziaz ohartu. Lehenagotik ere kantatzen zuen Baigorriko abeslariekin, orduan pentsatu zuen bera ere saiatzen ahal zela sorkuntza egitera. Lehen entseguak Felix Iriarte Bankako bertsulari zaharrarekin egin zituen.

1978an kantatu zuen lehen aldikoz Joanes Arrossagarai eta Itxaro Borda lagun zituela Hazparnen.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
1978, Hazparnen, Joanes Arrossagarai eta Itxaro Borda lagun zituela (bertsolari gisa)
1979, Alduden, "Bai Euskarari" kanpainaren karietara (antolatzaile eta gai-emaile gisa)

Autres travaux

Bertso jarri ezagunenak
Gaur egun 50 bertso sailez gora: Lehenago adixkide (1988 saritatua); Euskal herri barnea; Iirulegiko arnoa; Ravel zenari; Baigorriri; Zokoa (lantegiaren 20 urteak)