Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jean Louis Harinordoki "Laka"
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak
- Izena
- Harinordoki, Jean Louis "Laka"
- Izen abizen osoak
- Harinordoki Bereterbide, Jean Louis
- Jaiotza
- 1954 Baigorri + Baigorri < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Antolatzailea Bertso-eskola sortzailea Bertso irakaslea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Eñaut Harinordoki eta Gaxuxa Bereterbideren semea. Angeluko Maite Iturburuarekin ezkondua 1985ean. Hiru alaba dituzte. "Hemen" elkarteko eragile.
Baigorriko inguruetan lehiaketa antolatzailea, Xalbador eta Mattinen omenaldien antolaketan parte hartu du. Bertsolaritzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu Herria, Enbata, Sud-Ouest kasetetan. Kronikak egin ditu Irulegiko Irratian. Bertsu eskola bat sortu zuen Baigorrin, bertsu zaharren transkribatzailea da. Betti Bidart eta Jean Pierre Mendiboure-ek bultzatu zuten plazara.
Xalbadorren heriotza egunak biziki hunkitu zuen. Hor sentitu zuen bertsularitzaren kartsutasuna, eta haren garrantziaz ohartu. Lehenagotik ere kantatzen zuen Baigorriko abeslariekin, orduan pentsatu zuen bera ere saiatzen ahal zela sorkuntza egitera. Lehen entseguak Felix Iriarte Bankako bertsulari zaharrarekin egin zituen.
1978an kantatu zuen lehen aldikoz Joanes Arrossagarai eta Itxaro Borda lagun zituela Hazparnen.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1978, Hazparnen, Joanes Arrossagarai eta Itxaro Borda lagun zituela (bertsolari gisa)
1979, Alduden, "Bai Euskarari" kanpainaren karietara (antolatzaile eta gai-emaile gisa)
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Gaur egun 50 bertso sailez gora: Lehenago adixkide (1988 saritatua); Euskal herri barnea; Iirulegiko arnoa; Ravel zenari; Baigorriri; Zokoa (lantegiaren 20 urteak)