Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Mikel Lersundi

Datu pertsonalak

Nom
Lersundi, Mikel
Prénom et nom completes
Lersundi Ayestaran, Mikel
Naissance
1971 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Epailea
Spécializations
Gai-jartzailea

Information biographique

Biographie
Aita bertsozale amorratua zuen eta bertsolaritzarekin izan zituen lehen harremanak hari esker izan ziren. Lehen harreman horien ondoren bere kabuz landu zuen bertsolaritza eta gaur egun Errenteriako Xenpelar Bertso Eskolan dabil. Euskal Filologia ikasketak egin ondoren, Hizkuntzalaritzan doktore da.

Hizkuntzalaritza Konputazionalean aditua eta 1998 urtetik Hizkuntzaren Prozesamenduan lan egiten duen IXA Taldeko kide da. Egun, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da UPV/EHUn, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Hurbilen dituen alorrak hauek dira: Semantika, Terminologia, Itzulpen Automatikoa eta Corpusgintza.

Oholtzan gai-jartzaile gisa hasi zen eta egun epaile lanetan ere aritzen da. 2010az geroztik Gipuzkoako Epaile Taldeko kide da. Epaile taldeko kide izan da 2011ko eta 2015eko Gipuzkoako Txapelketetan eta 2013ko Txapelketa Nagusian. Horrez gain, hainbat sariketatan hartu du parte epaile gisa: Xenpelar, Lizardi, Orixe, Eskolartekoak, Mikel Laboa, eta abar.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
Gai jartzen, Xenpelar saria 1994.