Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Patruxi Salaberria Isasti

Datu pertsonalak

Nom
Salaberria Isasti, Patruxi
Prénom et nom completes
Salaberria Isasti, Josefa Patricia Casilda
Naissance
1866 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
1946 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria

Information biographique

Biographie
Errenteriko Panderitarren familiakoa, oso bertsozaleak ziren denak.

"Hau leku aittorra" lanean berari buruz jasotakoa (doinuaren partiturarekin):

"Goiko kaleko Jone eta Begoña Odriozolak, kale horretan jaiotako amona Patruxi Salaberriari ikasi zizkioten honako hauek, Eguberrian etxean kantatzen zituztenak:

Armariyuan katua
kontrariyuan xagua
itxi hontako limosnarekin
bete nahi nuke zakua.

Hor goyan elorri
honduan jota erori
etxe hontako etxekoandriak
Amabirjiña dirudi;
Amabirjiña, Amabirjiña
zu zera zeruko erregiña.

Hor goyen otia
dena da lorez betia
etxe hontako etxekoandriak
kofrian dauka dotia;
kofrian ezin kabittu eta
armariyuan gordia.

Amona hori, bera bakar-bakarrik eskera joaten omen zen, herri guztian hau kantatuz, Olentzero goizian. Eta ematen omen zioten!

Esker txarrekoari gordetako bertsioa ere bazuten:

Hor goyen otia
dena da lorez betia
etxe hontako etxekoandriak
kamisa kakez betia."


- Mendizabal, Agustin. “Hau leku aittorra! : Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria”. Oiartzun: Udala, 2017.