Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Patruxi Salaberria Isasti
Datos personales
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Bertsolari
Datos biográficos
- Biografía
- Errenteriko Panderitarren familiakoa, oso bertsozaleak ziren denak.
"Hau leku aittorra" lanean berari buruz jasotakoa (doinuaren partiturarekin):
"Goiko kaleko Jone eta Begoña Odriozolak, kale horretan jaiotako amona Patruxi Salaberriari ikasi zizkioten honako hauek, Eguberrian etxean kantatzen zituztenak:
Armariyuan katua
kontrariyuan xagua
itxi hontako limosnarekin
bete nahi nuke zakua.
Hor goyan elorri
honduan jota erori
etxe hontako etxekoandriak
Amabirjiña dirudi;
Amabirjiña, Amabirjiña
zu zera zeruko erregiña.
Hor goyen otia
dena da lorez betia
etxe hontako etxekoandriak
kofrian dauka dotia;
kofrian ezin kabittu eta
armariyuan gordia.
Amona hori, bera bakar-bakarrik eskera joaten omen zen, herri guztian hau kantatuz, Olentzero goizian. Eta ematen omen zioten!
Esker txarrekoari gordetako bertsioa ere bazuten:
Hor goyen otia
dena da lorez betia
etxe hontako etxekoandriak
kamisa kakez betia."
- Mendizabal, Agustin. “Hau leku aittorra! : Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria”. Oiartzun: Udala, 2017.