Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Saioa Alkaiza

Datu pertsonalak

Nom
Alkaiza, Saioa
Prénom et nom completes
Alkaiza Guallar, Saioa
Naissance
1991 Iruñea + Iruñea < Metropolialdea < Iruñerria < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2022 (finalaurreak, azken fasea); 2026
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 2009, 2010, 2011, 2013, 2015, 2017 eta 2019 (finalaurreak); 2021 (Txapelduna); 2023 eta 2025 (finalista).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2008 eta 2009 (finalista, 15-18 urte).
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2008 eta 2009 (Txapelduna, 15-18 urte).
Berritxu saria (Berriatua): 2008 (txapeldunordea).
Mariano Izeta sariketa: 2010 (txapeldunordea); 2014 (Txapelduna).
Hernandorena sariketa: 2011 (txapeldunordea).
Xalto sariketa: 2015 (txapeldunordea).

Bertso jartzailea:
Iruñeko Bertso-paper Lehiaketa: 2020 eta 2021 (1. saria).

Bertso-irakaslea:
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza ikastetxeetan hedatzeko programaren baitan dihardu (Ikusi "bertso-eskolak" atala)

Information biographique

Biographie
Iruñean (Nafarroa Garaia) sortua da 1991ko urtarrilaren 17an, eta bertan bizi da. Kazetaritzan lizentziatua da, eta Gizarte Antropologia eta Genero Berdintasuna master ikasketak ditu. Kazetaritza ikasketak egina izaki, lagintza horretan aritu da hainbat idatzizko medioetan eta baita irratian ere: Berria, Argia, Nafarroako Hitza, Euskalerria irratia... Nafarroako Bertsozale Elkartearen hezkuntza programan dihardu 2018. urtean hasita, bertsolaritza ikastetxeetan hedatzen.

Antsoaingo Bertso Eskolan hasi zen bertsotan eta, besteak beste, Lekunberriko Bertso Eskolan eta Iruñerriko Gazteen Bertso Eskolan ere ibili da geroztik. Garaiko bertsolari gazte ia guztiek bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izan zuen lehen igurtzia bertso-plazan, eta, batik bat, bertsolari gazteentzat antolatzen diren sariketeta ugarietan parte hartuz eman zioen jarraipena: Nafarroako Eskolarteko Bertsolari txapelduna izan da 2008an eta 2009an, eta Mariano Izeta sarikoa jantzi du 2014an; finalista izan da beste askotan eta txapeletik hurbil ibili da hainbatetan.

Hemezortzi urte bete orduko hasi zen parte hartzen Nafarroako Bertsolari Txapelketan; Txapelduna izan da 2021ean, eta finalista 2023an eta 2025ean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 2022an hartu du parte lehenengoz eta finalaurrekoetako azken faseko taldean sartu da.

Bertsolaritzaren beste alor batzuk ere jorratzen ditu. Bertso-jartzaile saritua da, Iruñeako Betso-paper lehiaketa bi bider irabazi du esate baterako, eta, bertso-irakaskuntzan dihardu.

Bertsogintza ez ezik, oso gaztetatik ari da jorratzen sorkuntza idatziko beste alor batzuk. Literaturan, narratiba zein poesia lantzen du, eta bi distiplinetan nabarmendu da hainbat sari eskuratuz: Iruñeako Udalaren Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan askotan izan da saritua (beste batzuren artean, narratibako 1. saria 2020 eta 2021ean), Bilboko Udalaren Gabriel Aresti kontakizun lehiaketa (1. saria, 2022), Udabiltzaren Geuretik Sortuak beka (2023), Igartza literatur-sorkuntzarako beka (Beasaingo Udala-CAF-Elkar, 2025)...; azken honi uko egin dio, bere hitzetan, "palestinar herriaren kontra Israel gauzatzen ari den genozidioan CAFek inplikazioa duela salatzeko".

Publications

Beste argitalpenak
Egile berriendako literatur lehiaketa 2017: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2018.
Egile berriendako literatur lehiaketa 2019: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2020.
Egile berriendako literatur lehiaketa 2020: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2021.
Egile berriendako literatur lehiaketa 2021: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2021.
"Zilbor hesteak". Gabriel Aresti sariak. XXXVIII-XXXIX. Bilbo Hiria Ipuin Lehiaketak. Erein, 2023.
"Arrazoia". Hamarreko Bitxia. Geuretik Sortua, Udalbiltza, 2024.
Ekoizpen oharrak
I. Kazetaritza Praktika Onen kazetaritza saria (Iruñeko Udaleko Berdintasun alorra, 2018). Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioan Lohitzune Zuloaga soziologoari jaietan izaten diren sexu erasoen inguruan egindako elkarrizketagatik saritu dute Saioa Alkaiza, sari hau eman den lehen aldian.

Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan (Iruñeko Udala) askotan izan da saritua: 2017 (2. saria, poesia), 2019 (2. saria, narratiban), 2020 (1. saria narratiban, "Ez dago hondoratzerik"; 2. saria poesian, "Helduaroaren bezperan"), 2021 (1. saria narratiban, "Bi ezezagun"; 3. saria poesian, "Etorriko denaren zain"), eta 2025ean (aipamen berezia poesian, "Badudan ala nahi dudan?").

Geuretik Sortuak beka (Udalbiltza, 2023). Berriatuan (Bizkaia) landu du proiektua. Emaitza: "Arrazoia", "Hamarreko Bitxia" proiektu sarituak biltzen dituen liburuan argitaratua (2024).

XXVIII. Igartza literatura‑sorkuntzarako beka irabazi du (2025eko iraila), "Katu ileak txandaletan" eleberria garatzeko. Beka, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkarrek sustatua da. Saioa Alkaizak, ordea, uko egin dio saria jasotzeari, CAF (Compañía Auxiliar de Ferrocarriles) enpresa beasaindarra diru-emaile delako.