Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Bertsolaritzaren komunitate funtzioak : bertsolaritzan aktiboak diren belaunaldi ezberdinetako emakume gisa sozializatutako agenteen bizipenetatik

Document: Euskara. Fond de bibliothèque
Auteur(s)
Aiertza, Miren ; Amenabar, Leire ; Bengoetxea, Ane ; Huarte, Ines ; Villanueva Martinez, Ana
Titre
Bertsolaritzaren komunitate funtzioak : bertsolaritzan aktiboak diren belaunaldi ezberdinetako emakume gisa sozializatutako agenteen bizipenetatik / Miren Aiertza Odriozola, Leire Amenabar Larrañaga, Ane Bengoetxea Erezuma, Ines Huarte Gonzalez, Ana Villanueva Martinez.
Publication
[2021-08-24]
Thèmes
Bertsolaritza ; Freestyle Rap
Autres auteurs
EHU. Mikel Laboa Katedra ; Mintzola Ahozko Lantegia
Description physique
48 or.
Typologie
Document
Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Recherche
Notes
Proiektu honek Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak 2020an antolatutako euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa-lanen eta master-amaierako lanen proiektuak sustatzeko proiektu sarietako bat lortu zuen.
[EU] Bertsolaritzaren inguruko lan hau Gizarte Psikologiaren arloan kokatzen da, menderakuntza egoeren aurreko erresistentzien teorietan hain zuzen, erresistentzia existitzeko modu bezala ulertuta. Horrela, egoera hauetan erantzun kulturalen dentsitateak eta konplexutasunak komunitate integratu gisara dagoen identitatearen indarra agerian uzten dutela nabarmendu nahi izan da; eta zehazki, bertsolaritzak, erritu kolektibo gisa, bere komunitatean nola jarduten duen ikusi. Horretarako, hurrengo metodologia erabili da: lehenengo, testuingurua identifikatzeko galdetegi kualitatibo bat egin da eta ondoren, diagnostiko horretan oinarrituta, Ikerketa Ekintza Parte Hartzailea diseinatu da, aurrez aurreko 3 eztabaida saio burutu direlarik. Prozesu horretan, bertsolaritzaren mugimenduko belaunaldi ezberdinetako emakume gisa sozializatutako 56 agentek (bertsolariak, bertsozaleak eta gai-jartzaileak) hartu dute parte eta ondorengo gaiak jorratu dira: erresistentziaz dihardenean zertaz ari garen eta komunitate zein identitate kolektiboan bertsolaritzak nola eragiten duen; komunitate horretako kideen kontraesanak eta zilegitasunak azaleratu dira; bertsolaritzaren jardun politikoaren eta folkloretasunaren inguruko aldaeren inguruan eta belaunaldi berriengana edo-eta hain gertuko ez diren komunitateetara nola irits gaitezkeen hausnartu da; eta, azkenik, gustatuko litzaieken bertsolaritzarako zenbait gako proposatu dira.

[ES] Este trabajo que trata sobre el bertsolarismo se enmarca en el ámbito de la Psicología Social, más concretamente en las teorías sobre la resistencia frente a las situaciones de dominación, entendiendo la resistencia como una forma de existencia. Así, se ha querido resaltar cómo en estas situaciones, la densidad y complejidad de las respuestas culturales pone en evidencia la fuerza de la identidad, presentada como comunidad integrada y, en concreto, ver cómo el bertsolarismo, a modo de ritual colectivo, actúa en su comunidad. Para ello, se ha utilizado la siguiente metodología: primero, se ha realizado un cuestionario cualitativo para identificar el contexto y posteriormente, a partir de este diagnóstico, se ha diseñado la Investigación Acción Participativa, con 3 sesiones de debate presenciales. En este proceso han participado 55 agentes socializadas como mujeres de diferentes generaciones del movimiento del bertsolarismo (bertsolaris, bertsozales y gai-jartzailes). En ese camino, se ha recogido de qué estamos hablando cuando hablamos de resistencia y cómo influye el bertsolarismo en la comunidad y en la identidad colectiva; se han revelado las contradicciones y legitimaciones de las integrantes de esa comunidad; se ha reflexionado sobre la práctica política del bertsolarismo y las variantes en torno al folclore y cómo podemos llegar a las nuevas generaciones y/o a comunidades menos cercanas; y, por último, se han propuestos claves para la construcción del bertsolarismo que les gustaría alcanzar.

[FR] Ce travail sur le bertsularisme s'inscrit dans le domaine de la psychologie sociale, en particulière dans les théories sur la resistance face aux situations de domination, comprenant la résistance comme une forme d’existence. Ainsi, dans ce travail on a voulu souligner comment, dans ces situations, la densité et la complexité des réponses culturelles mettent en évidence la force de l’identité, présentée comme une communauté intégrée et, concrètement, voir comment le bertsularisme, en tant que rituel collectif, agit dans sa communauté. Pour ce faire, a été utilisée cette méthodologie: d’abord, un questionnaire qualitatif a été réalisé pour identifier le contexte et ensuite, à partir de ce diagnostic, la Recherche Action Participative a été conçue, avec 3 séances de discussion en face à face. 55 agents socialisés comme femmes de différentes générations du mouvement du bertsularisme (bertsolari, bertsozale et gai-jartzaile) ont participé à ce processus. Sur cette voie, on a retenu ce dont on parle quand on parle de résistance et comment le bertsularisme influence la communauté et l’identité collective; les contradictions et les légitimations des membres de cette communauté ont été révélées; on a réfléchi à la pratique politique du bertsularisme et aux variantes autour du folklore et comment nous pouvons atteindre les nouvelles générations et/ou les communautés moins proches; et enfin on a proposé des clées pour la construction d’un bertsularisme dont les participantes rêvent.
Laburpena …6
Resumen …6
Résumé …6
Sarrera teorikoa …7
Artea komunitatearen eraikuntzarako tresna gisa …7
Erresistentziaren kontzeptualizazioa eta erresistentzia anitzak …9
Testuinguru globalizatuan bertsolaritza euskal hiztun komunitatearentzat bizigarri …11
Bertsolaritzaren kodeak: sormena, inguru egoera, harreman interdependentea eta esperientzia afektiboa …13
Helburua …16
Metodologia …17
Prozedura …17
Diagnostiko parte hartzailea …17
Ikerketa ekintza parte hartzailea (ieph) …17
Partaideak …18
1.taula. Diagnostikoko parte hartzaileen banaketa bertsolari/bertsozale izatearen eta adin-tartearen arabera. …19
2. Taula. Iephko eztabaida saioetan egondako parte hartzaileen banaketa bertsolari / bertsozale / gai-jartzaile izatearen eta adin tartearen arabera …19
Datu analisia …21
Emaitzak …21
Erresistentzia gure hitzetan …22
Erresistentzia sexuatua …23
Komunitatearen eta identitate kolektibo-sozialaren eraikuntza …25
Euskararen lurraldeak eta bertsolaritza arnasgune …28
Kontraesanak: diskurtsoak, eraldaketak eta zilegitasunak …29
Estetika: eragiteko eta erresistitzeko tresna …31
Jardun artistikoa: folklorea vs. Politikoa …34
Bertsolaritza eta rap-a. Belaunaldi berriengana iristeko erronka …36
Nolakoa da amesten dugun bertsolaritza? …37
Eztabaida eta ondorioak …40
Bibliografia …44
Eranskinak …48
1. Eranskina. Galdetegi kualitatiboa. …48