Ipar Euskal Herriko bertsu lehiaketa zonbeit (1888-1935)
Egilea: X. ItzainaOharra : Antoine d’Abbadie-k (1810-1897) 1851an Urruñan abiatu Lore jokoetan bazen ainitz lehiaketa klase: pilota, herri kirola, irrintzina, dantza, bertsu paper eta bapateko bertsulari edo koblariak. Errepublikarrek beren aldetik 1893 sortu zuten Association labourdine edo Association basque deitu elkartea Donibane-Lohitzuneko Guilbeau medikuaren gidaritzapean. Hek ere beren aldetik euskal besta eta primen muntatzen bermatu ziren. Hemen lehia horietan eta bertze zonbeitetan bapatean arizan ziren zonbeit koblarien izenak agertzen dira.
Zerrendatxo hunen helburu xumea da lehengo Iparraldeko bertsulari zonbeiten izenaren orroitaraztea. Izen eta datu gehienak orduko prentsatik hartuak dira. Bildumatxo hau oraino osatzekoa da, eta lau muga ditu:
- Kronologikoa: Zerrenda hau 1888ko Kanboko primekin hasten da. Aitzinekoentzat, ikus bereziki Patri Urkizuren lanak (Urkizu, 1997). Bertzeak bertze, 1888 aitzineko lehiaketa horietan agertzen dira Dibarrart, Jatsuko zapataina, Etxeto saratarra, Etxart ezpeletarra, Choperena eta Dufau senpertarrak, eta Maria Luisa Osorio azkaindarra, Saran pertsuka arizan zena 1869an. Bertzalde, taula hau 1935an gelditzen da. Abbadie prima azkenetarik izan ziren Iholdikoak 1920an. Ondotik bertze bertsolari lehiaketa batzu muntatzen dira, Euskal Herri mailan ere. Gerla ondoko zoin gehiagokak, Ezpeletakoa bezala 1947an, ez ditugu hemen sailkatu aski ezagunak direlakotz.
- Geografikoa : Iparraldeko primak beizik ez ditugu hartu, batetik zerrendaren mugatzeko eta bertzetik Hegoaldean iragan jokoak (1891 Iurretan, 1893 Azpeitian, 1895 Beran,…) untsa aztertuak izanak direlakotz.
- Sailarena : hemen bapateko bertsularien (edo koblarien) izenak beizik ez dira emanak, nahiz eta bertsu paperren lehiaketak ziren lore jokoetan garrantzitsuenak. Bertsu idatziak Patri Urkizuk bildu ditu sistematikoki (Urkizu, 1997) (Davant et al., 1998). Alde hortarik, taula hau ez da sistematikoa. Bereziki, osatu behar litaike lore jokoen zerrenda xehekiago behatuz herriko plazetan nor zen bertsuka ari, bai herriko bestetan, bai ihauteri eta toberetan.
- Gaiak eta arauak : ez ditugu hemen berriz hartu bapateko bertsu haitaden gaiak eta arauak. Batzutan agertzen dira prentsan, bertzetan ez. Horrek ere miatzea merexi luke.
Urtea |
Noiz |
Nun |
Nork |
Bertsulari lehiaketa |
1888 |
1888ko urriaren 1a |
Kanbo |
Abbadie primak
|
Berdin : Piarres Dibarrart (Baigorri) Marie Hargain (Kanbo) 1. Louis Lastiry (Azkaine) 2. Beñat Soulé (Irisarri) |
1890 |
1890eko buruilaren 21-23a |
Maule |
Abbadie primak |
1 Zubiat-Iribarne (Behorlegi), 2. Etcheverry-Lantsabagoity, (Urdiñarbe) 3. Sagaspe (Altzürükü) 4. Gorri-Teillamont (Sohüta) 5 Saint-Jean Thomas (Maule) 6. Dominique Behocaray (Maule) |
1892 |
1892ko agorrilaren 21-24a |
Donibane Lohitzune |
Abbadie bestak |
- Zubiat Iribarne (Behorlegi) - Urdiñarbetar koplari bat |
1893 |
1893ko buruilaren 20a |
Uztaritze |
Association basque |
1 Pierre Sempé (Luhuso) eta Pierre Dibarrart (Baigorri) 3 Pierre Soco (Milafranga) Ez primatuak: Jean Hiriart (Ortzaize), Louis Lastiry (Azkaine) |
1894 |
1894eko agorrila |
Donibane Lohitzune |
D’Abbadie bestak |
1. Saratar bat 2. “Behorlegiko koblaria” |
1894 |
1894eko agorrilaren 15a |
Donibane Garazi |
Abbadie bestak |
1. Iribarne (Behorlegi) 2. Irulegiko xantrea (hamar bat parte hartzale) |
1894 |
1894eko buruilaren 17a |
Hazparne |
Association basque |
1. Marie Etchegaray (Hazparne) 2. Pierre Sempé (Luhuso) 3. Pierre Duhaldebehere (Sara) 4. Marie Argain (Kanbo) 5. Jean Etcharren (Irulegi) |
1895 |
1895eko buruilaren 24a |
Ezpeleta |
Association basque |
1. Marie Argain (Kanbo) 2. P. Duhaldebehere (Sara) 3. J.-P. Carrère (Luhuso) |
1896 |
1896eko agorrilaren 30a – buruilaren 1a |
Maule |
D’Abbadie bestak |
Dozena bat bertsulari |
1896 |
1896eko agorrila |
Kanbo |
Association basque |
Parte-hartzaile: Duhaldebehere (Sara) Rodidut (Robidart?) (Itsasu) Marie Argain (Kanbo) Marie Etchegaray (Hazparne) |
1897 |
1897 |
Donibane Lohitzune |
D’Abbadie bestak |
1. Zubiat-Iribarne (Behorlegi) 2. Dordaisbehere (Sara) 3. Erguy (Mendibe) 4. Larramendy (Lekumberri) |
1897 |
1897ko uztailaren 29a |
Kanbo |
|
Bertsulari primak |
1897 |
1897ko buruilaren 13a |
Sara |
Association basque |
Bertsulari primak |
1898 |
1898ko ekaina |
Senpere |
Abbadie primak
|
1. Behorlegiko xantrea 2. Rotschild, “ez Parisekoa, Sarakoa” |
1900 |
1900eko agorrilaren 15-17a |
Azkaine |
Abbadie primak |
“bertsulariak baziren Bachenabarre zolatik ethorriak” |
1901 |
1901eko uztailaren 14a |
Hendaia |
|
Bonnal eta Duhaldebehere |
1902 |
1902ko buruilaren 7-9a |
Abbadie primak |
Urruñako bestak |
Bertsulariak |
1903 |
1903ko buruila |
Donapaule |
Abbadie bestak |
1 Zubiat-Iribarne (Behorlegi) 2 Uhaldebehere (Sara) 3 ex-aequo Iribarne (Ahatsa) Bonal (Ahurti) |
1904 |
1904eko uztailaren 24-26a eta agorrilaren 14an |
Uztaritze |
Euskal bestak |
Zubiat Iribarne (Behorlegi) Capdeville (Uztaritze) Uhaldebehere “Rotschild” (Sara) |
1905 |
1905eko agorrila |
Baigorri |
Abbadie bestak |
1 prima: Eiheralartar bat Azkena: Ortzaiztar bat Parte hartzale: Rotschild (Sara), Irisartar bat |
1907 |
1907ko buruilaren 2a |
Kanbo |
Fêtes de la tradition basque |
“titcholari primak” eta “koplakarien primak” |
1908 |
1908ko uztaila |
Madalena- Donazaharre |
Herriko pestak |
Koblarien primak “Donazahartar etcheko seme on batek eta sortzez Madalendar den batek jendea choraturik atchiki dute” |
1908 |
1908ko agorrilaren 30-31a |
Atharratze |
Abbadie primak |
Koblakarien primak: 1 Iribarne-Zubiat (Behorlegi) eta Larramendy (Eiheralarre) 2 Etchekopar (Larraine) eta Erramouspé (Banka) 3 Errekaborda (Mendikota), Legris (Eskiula), Ibar (Sohüta), Lahuntchagoitz (Urdiñarbe) |
1908 |
1908ko urriaren 1a |
Kanbo |
Eskualdun pestak |
Koblarien primak Lapurdiko eta Garaziko koblariak |
1909 |
1909ko ekainaren 30a (uztailaren 14era gibelatuak) |
Hazparne |
Grandes fêtes de la tradition basque |
1 Larramendi (Eiheralarre) 2 Erramouspe (Banka) “Iribarne Behorlegi-koua ez da agertu. Zahartu deia ala primak ttipitto zeitzon?” (Eskualduna, 1909.07.23) |
1910 |
1910eko buruila |
Atharratze |
Fêtes basques |
Bertsularietan: 1 Larramendi (Eiheralarre) 2 Pierra Erroumategi (Ahatsa-Haritzaldea), Erramuspe eta Tihista (Banka) |
1911 |
1911ko ekainaren 25-26 |
Mugerre |
Eskualdun pestak |
Koplarien primak: Larramendy (Eiheralarre) Erramuspé (Banka) Larralde (Luhuso) Gabriel (Ahurti) |
1912 |
1912ko buruilaren 17a |
Donibane Garazi |
Abbadie primak |
Bertsulariak: bertzeak bertze, Luhuso, Banka, Donibane Garazitik jinak Irabazle: baxenabartar bat |
1913 |
1913ko agorrilaren 17a |
Donibane Lohitzune |
“Eskualdun pestak” Société Charles Bordes |
Bertsularien primak |
1913 |
1913ko buruila |
Urruña |
|
1 Iraola (Senpere) 2 Erramouspé (Banka) eta Milox (Senpere) 3 Ostis (Urruña) |
1920 |
1920eko uztaila |
Uztaritze |
Herriko pestak |
Koblarien primak |
1920 |
1920eko agorrilaren 29-31 |
Iholdi |
Abbadie primak eta herriko bestak |
Bertsularien primak Goyhenetche (Eiheralarre) eta Larralde (Luhuso) |
1920 |
1920eko buruila |
Atharratze |
|
Koblakarien primak |
1922 |
1922ko ekaina, Mendekoste astelehena
|
Donibane Garazi, Plaza Berrin |
|
Koblarien primak |
1926 |
1926eko uztailaren 11a |
Kanbo |
Paxkaleku auzoko bestak |
Iribarnégaray “Xetre” (Hazparne) eta Larralde “Panpale” (Luhuso) (primarik ez) |
1933 |
1933ko agorrila |
Donoztiri |
Eskualdun besta (Eskualzaleen biltzarra) |
Primarik ez. Hiru bertsulari: Matxin (Senpere) Larralde (Luhuso) Ligueix (Larrañe) |
1935 |
1935eko agorrila |
Iholdi |
Herriko bestak |
Primarik ez Goyhenetche eta Larralde koblari |
Erreferentziak:
Davant J.-L. et al. (1998), Antoine D’Abbadie 1897-1997. Congrès international, Ez-ohizko kongresua, Donostia, Bilbo, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, 1998.
Urkizu P. (1997), Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897), Donostia, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia.