Bertsotarako Arbel Digitala nola erabili

1. Neurria aukeratu:

Lehenik eta behin, neurria aukeratu behar da. Neurri zerrenda ezkerrean agertzen da eta bertan bi modutara aukera daiteke neurria. Batetik, lerro kopurua zehaztuta, horretarako goiko menuan zenbaki bat aukeratuta. Lerro kopurua aukeratuz gero, beheko menuan agertuko diren neurriak, lerro kopuruari dagozkionak soilik izango dira. Bestetik, lerro kopurua ez bada zehazten, erabil daitezkeen neurri guztiak agertuko dira beheko menuan.

 

2. Doinua aukeratu

Arbelak, behin neurria aukeratuta, neurri horri dagozkion doinuak entzun eta partiturak ikustekoaukera ematen du. Horretarako, beheran agertzen diren doinuetan “Play” ikonoan ematen badugu, doinua entzun egingo dugu eta nota musikala agertzen den ikonoa sakatzen badugu, partitura ikusiko dugu.

 

3. Bertsoa idazten hasi

Behin neurria aukeratuta, bertsoa idatz dezakegu. Horretarako erdian ageri den arbela erabiliko dugu. Kolorerik gabeko lerroak, errimarik behar ez duten lerroak dira. Kolorea baldin badu lerro batek, aldiz, errimatu egin beharko du. Gainera, eskuinean lerro bakoitzean idatzi beharreko silaba kopurua agertzen da eta honen ondoan, idatzitako lerroan silaba kopuruarekin motz, ondo edo luze egin dugun. Idazten goazen heinean, hori automatikoki eguneratuko da.

 

4. Errima bilatzailea

Bertsoa idatzi bitartean, errima-bilatzailea erabil dezakegu gure errimategia aberasteko. Hau erabiltzea oso sinplea da. Bertsoa idatzik bitartean, hitz baten errimak bilatu nahi baditugu, hitza bera errima-kutxan idatzi eta “Bilaketa” botoia sakatzea besterik ez da egin behar.

 

5. Sinonimo bilatzailea

Gauza bera egin behar da sinonimo-bilatzailea erabiltzeko, baina kontuz! Sinonimo-bilatzailean lemak idatzi behar dira, hau da, “gorria” hitzaren sininimoak bilatu nahi baditugu, “gorri” bilatu beharko dugu bilatzailean.

 

6. Bertsoa zuzendu

Behin bertsoa idatzita, irudian ageri den bezala, alboan ikus daiteke dena ondo egin dugula (neurri eta errimaren ikuspuntutik). Egindako bertso hau gordetzeko aukera daukagu, aurrerago lagunei, irakasleari, gurasoei, ... erakusteko. Gordetzeko, behean eskunean agertzen den “Bertsoa gorde” botoia sakatu behar da, besterik gabe. Bertsoa gordetzeko aurrebaldintza bat bete behar da, bertso-eskolak.com webean erresgistratuta egotea eta saioa hasita. Erregistratzeko, web-orrialdean goian dagoen “Saioa” botoia sakatu eta bertako eremuak bete behar dira. “Saioa” sakatutakoan, bi gauza egin daitezke. Batetik, erabiltzailea erregistratzea, aurretik egin ez badu, eta bestetik saioa hastea.

 

6. Zure bertsoak gorde (Saioa hasi behar da)

Bahin saioa hasita, inongo arazorik gabe gorde ahal izango ditugu bertsoak. Gordetako bertsoak kontsultatzeko, goian agertzen den “Nire bertsoak” botoia sakatu behar da. Honi esker, gure bertsoen zerrenda agertuko zaigu.