Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Julene Azpeitia Ipuin Eta Bertso Lehiaketa (12. 2010. Durango)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Durango
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2010-04-26
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Durangoko Udala. Euskara - Txapelduna
Legorburu Arregi, Iñigo
Deskribapena
- Saritutako lana
- LHko 5. eta 6. maila:
Julene Sada "Nire altxorra"
DBHko 1. eta 2. maila:
Igor Uruburu "Aberatsak"
DBHko 3. eta 4. maila:
Eneko Sagardoy "Artistak"
17-18 urte bitartekoak:
Hutsik
18 urtetik gorakoak:
Iñigo Legorburu "Zaharrak berri" - Oinarriak
- 1/ Julene Azpeitia Lehiaketan hauexek izan daitezke partehartzaile:
a) Durangoko eskoletako gazteak eta kanpoko eskoletan ari diren gazte durangarrak, 18 urte artekoak.
b) 18 urtetik gorakoan, edonor.
2/ Lanok euskaraz beharko dute idatzita egon, eta argitaratu gabeak beharko dute izan. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak orrialde bakar batetik idatzita aurkeztu behar dira, eta ezaugarri tipografiko hauekin: Letra tipoa: Univers, Arial, Times New Roman edo
antzeko bat. Puntua: 11 edo 12. Lerroen arteko tartea: 1,5.
3/ Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-deiturak, adina, maila, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal batean sartuko dira eta azalean lanari jarri zaion lema bera idatziko da. E-mailez bidalitako lanen kasuan, ipuina, olerkia edo bertsoa fitxategi batean bidaliko da “ipuina”, “olerkia” edo "bertsoa" izenarekin eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean.
4/ Epaimahaia Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendaturiko zenbait adituk osatuko dute.
5/ Ipuinak, olerkiak edo bertsoak apirilaren 26a orduko bidali behar dira helbide honetara:
JULENE AZPEITIA LEHIAKETA
Durangoko Udala – Euskara Saila
Barrenkalea 17 - 48200 DURANGO
juleneazpeitia@durango-udala.net
6/ Epaimahaiak ekainaren 1ean emango ditu ezagutzera irabazleen izenak. Gero, jendaurreko ekitaldi bidez banatuko dira sariak San Agustin kultur gunean.
7/ Epaimahaiak akzesitak ematea erabaki dezake eta, halaber, sariren bat ez ematea ere. Bestalde, saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira, Saila berauek argitaratzeaz arduratuko da.
8/ Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea dakar.
-- Mailak, egin beharreko lanak eta sariak:
LHko 5. eta 6. maila: 3 bertso. Saria: liburu sorta (100 €)
DBHko 1. eta 2. maila: 4 bertso. Saria: liburu sorta (100 €)
DBHko 3. eta 4. maila: 5 bertso. Saria 150 €. Akzesita: 100 €
Batxilergoa-Lanbide heziketa: 6 bertso. Saria: 200 €. Akzesita: 120 €
18 urtetik gora: 8 bertso. Saria: 300 €
Faseak
- Saioak
2010-06-06 Durango Lehiaketa - Txapelduna
Legorburu Arregi, Iñigo