Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koipelustre Kopla Jarri Sariketa (1. 2011. Abadiño)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Abadiño
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2011-01-10
Webgunea
http://www.blogak.com/gogaikarri

Deskribapena

Saritutako lana
Gaztetxoen maila:
1) Txaber Altube
2) Aitor Etchechuri-Servier
3) Asisko Arruabarrena

Gazteen maila:
1) Aitor Bizkarra
2) Ainhoa Urien

Helduen maila:
1) Peru Magdalena
2) Oier Aizpurua

*Abadiñarrik onena: Peru Magdalena.
Oinarriak
- Koplek jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan behar dute.

- Koplek 2 errima edo 3koak izan behar dute goia jota.

- Lanak bidaltzerakoan originala eta 3 kopia bidaliko dira.

- Lanak izenordez/gaitzizenez bakarrik sinatuko dira. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du. Horrez gain, izenordearen alboan, zein mailatan parte hartzen den adierazi behar da “gaztetxoen maila”, “gazteen maila” edo “helduen maila” jarriz.

- Beste gutun-azal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea, izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia eta abar.

- Lanak e-postaz bidali daitezke. Kasu horretan, dokumentu ezberdin bi erantsi beharko zaizkio mezuari. Bata kopla-sortarekin eta bestea egilearen datuekin.

- Ohiko korreoz bidaltzekotan, koplak ordenagailu edo makinaz idatzirik bidaltzea ezinbestekoa da.

- Kopla bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.

- Ezinbestekoa da, bestalde, kopla-sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin