Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Durangaldeko Bertsolari Txapelketa (1. 1959)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Lekua
- Abadiño
- Hedadura lekua
- Durangaldea
- Hedadura-mota
- Eskualde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Euskaltzaindia - Parte-hartzaileak
Alberdi, Jose "Txo" Bikandi, Felix Martitegi, Julian - Txapelduna
Alberdi, Jose "Txo" - Parte hartzeari buruzko oharrak
- Bost bertsolarik hartu zuten parte
Deskribapena
- Historia
- Durangaldeko lehenengo txapelketea 1959an egin zan, San Antonio egunez. Euskaltzaindiak antolatu ebazan Durangaldeko txapelketa danak Urkiolan egin ziran. 1959an bost bertsolarik parte hartu eben eta txapelduna Jose Alberdi mañariarra izan zan. 1960ko txapelketea bagilaren 19an egin zan eta aurkeztu ziran bost bertsolarien artean German Uriguen ermuarra izan zan onena. 1961koa bagilaren 13an egin zan eta Frantsizko Mandiola ermuarrak eroan eban txapela. 1962ko txapelketea egun bardinean egin zan eta Julian Martitegi mañariarra izan zan onena. 1963an ez zan txapelketarik egin eta urte horretatik aurrera, Bizkaiko txapelketea lez, bi urterik behin jokatu zan. 1964an barriro be Julian Martitegi izan zan onena. Euskaltzaindiak antolatutako azkenengo txapelketea 1966an egin zan, maiatzaren 1an, Euban. Hirugarrenez Martitegik jantzi eban txapela.
2000. urtean Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskualdeetako txapelketak berreskuratzeko erabagia hartu ebanean, maiatzaren 12an egin zan Durangaldeko txapelketea. 8 bertsolari aurkeztu ziran eta Izurtzako frontoian jokatu zan. Beñat Ugartetxea mallabiarrak jantzi eban txapela. Ordutik urte birik behin ospatu da Durangaldeko txapelketa.
Faseak
- Saioak
1959-06-13 Abadiño Txapelketa - Sailkapena
- 1. Jose Alberdi
- Txapelduna
Alberdi, Jose "Txo"