Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Arratialdeko Bertsolari Txapelketa (1. 1959)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Zeanuri
Hedadura lekua
Arratia-Nerbioi
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Euskaltzaindia
Parte-hartzaileak
Artetxe, Jose Maria
Iurrebaso, Ramon
Pujana, Basilio
Txapelduna
Pujana, Basilio
Parte hartzeari buruzko oharrak
3 bertsolarik hartu zuten parte

Deskribapena

Historia
Arratiako lehenengo txapelketea 1959an egin zan. Txapelketa hori eta 60ko hamarkadakoak Euskaltzaindiak antolatu ebazan eta Alfonso Irigoien izan zan motorra. Eskualdeko hainbat euskaltzale, zelan ez, laguntzaile izan ebazan. 1959ko Arratiako txapelketea Zeanurin egin zan, Andra Marietan, abuztuaren 15ean, hain zuzen be. Hiru bertsolarik parte hartu eben eta Basilio Pujanak irabazi eban.

Hurrengo urtean be, 1960an, Zeanurin egin eben txapelketea, abuztuaren 14an. Urte horretan, lau bertsolarik kantau eben eta Faustino Etxebarria dimoztarra izan zan onena. 1961koa be dimoztar batek irabazi eban, baina urte horretan Igorren egin zan txapelketea, abuztuaren 15ean. Jesus Urrutiak irabazi eban. 1962ko txapelketea be Igorren egin zan, barriro be hiru urteren ostean Basilio Pujana zeaniztarrak eroan eban txapela. 1963an ez zan txapelketarik egin eta urte horretatik aurrera, Bizkaiko txapelketea lez, bi urterik behin jokatu zan. 1964an, abuztuaren 16an, Basilio Pujanak jantzi eban hirugarrenez txapela. Urte horretakoa be Igorren egin zan. 1966an Zeanurin jokatu zan txapelketea, abuztuaren 15ean. Onena Jose Mari Gurtubai lemoarra izan zan. Urte horretan antolatu eban azkenengoz Euskaltzaindiak Bizkaiko bertsolari txapelketa.

2000. urtean Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskualdeetako txapelketak berreskuratzeko erabagia hartu eban eta maiatzaren 14an egin zan barriz be Arratiakoa . Zeanurin izan zan eta Kepa Intxausti lemoarrak atara eban punturik gehien. Ordutik urte birik behin ospatzen da Arratiako Txapelketa.

Faseak

Saioak
1959-08-15 Zeanuri Txapelketa
Sailkapena
1. Basilio Pujana
Txapelduna
Pujana, Basilio
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin