Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (26. 2011. Bergara)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Bergara
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2011-05-06
- Hedadura lekua
- Bergara
- Hedadura-mota
- Herri mailakoa
- Webgunea
- www.bergara.net
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bergarako Udala. Euskara
Deskribapena
- Saritutako lana
- A. 1999. urtekoak
1. Saioa Galarraga " Munduko arazoak" eta Izar Odriozola/Izaro Garmendia "Asmakizunak"
2.
B. 1996-97-98 urtekoak
1. Manex Bengoa "Kultur astea"
2. Irati Rodriguez "Kultur astea"
D. 1995 edo aurretik
1. Maddi Txintxurreta "Japonia"
2. Jokin Etxabe "Asteburu honetan" - Oinarriak
- Gaia, neurria, doinua: libreak.
Partehartzaileak: Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte bakarka zein taldeka.
Lan orijinalak: Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lanaren aurkeztaileak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.
Lanak aurkezteko modua: Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
· "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
· Lanaren generoa: ipuina, bertsoa...
· Taldea: 1. taldea, 2. taldea...
Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, DVDaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.
Ahozko generoen kasuan (ipuin-kontaketa/antzerkian, bertsoetan, txiste lehiaketapasadizoetan eta irrati-emankizunean) aurkeztu ahal izango dira lanak sare bidez ere, udal webgunean horretarako gertatutako inprimakia erabiliaz.
Partehartzea saritzea: Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozkatuko dira.
Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek
osatuko dute.
Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.
Lanen jabegoa:
Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea: Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu. Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, partehartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango. Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.
Faseak
- Saioak
2011-06-18 Bergara Lehiaketa