Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iparragirre Saria : Bertso, Narratiba Eta Poesia (2011. Zumarraga-Urretxu)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Hasiera data
2011-05-02
Bukaera data
2011-10-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2011-10-07
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Urretxuko Udala
Zumarragako Udala

Deskribapena

Saritutako lana
16 urte arteko maila (4 lan)

SARIDUNA (150 euro):
Mikel ITURRIOTZ ETXANIZ (Urretxu). Lana: “TXORRADAK BESTEIK EZ”
Aipamen berezia (DIRUSARI GABEKOA) egileak uko egin dio aipamenari
Maialen AKIZU BIDEGAIN (Urretxu). Lana “OIHAL ZATIAK BAINO GEHIAGO”

16 urtetik gorakoen maila (9 lan)

SARIDUNA ex aequo (300 euro):
Iñigo LEGORBURU ARREGI (Errenderia). Lana: “AI AMA”

SARIDUNA ex aequo (300 euro):
Aitor ALBISTUR PULIDO (Errenderia). Lana: “HILTZERA KONDENATUA”
Aipamen berezia (DIRUSARI GABEKOA)
Jexuxmari ALBERDI SASIETA (Urretxu). Lana: “TXIRRIST FESTA”
Oinarriak
OINARRIAK
Zumarraga eta Urretxuko Udaletako Kultura Batzordeek Bertso, Narratiba eta Poesiako IPARRAGIRRE SARIA 2011 lehiaketarako deia egiten dute, ondorengo oinarri hauen arabera:

1.- Euskaraz zein gaztelaniaz, honako arlo hauek izango dira:
- Narratiba
- Poesia
- Bertsopaperak

2.- Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkeztu ahal izango ditu hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.

3.- Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidali ahal izango dira, 2011ko urriaren 7ko eguerdiko 12ak baino lehen, honako helbide hauetara:
Ohiko postaz:
* Aizpurunea kultur etxea - Iparragirre Saria 2011 - Jauregi kalea, 19 – 20700 URRETXU
*Zelai Arizti kultur etxea - Iparragirre Saria 2011 - Legazpi kalea, 7 – 20700 ZUMARRAGA
Posta bulegoko zigilua duten lan guztiak onartuko dira, baldin eta lehen aipatutako egunaren edo lehenagoko egunen baten zigilua badaramate.

4.- Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute, eta ez da onartuko beste lehiaketaren batean sariren bat jaso duen lanik, ezta lan horiei aldaketak eginda ere; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.

5.- Lanen luzera:
Narratiba: 6 eta 12 orri artekoa.
Poesia: 200 lerrotik gora.

Bertsopaperak: 2 maila
.- 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10
.- 16 urtetik gora gutxienez 8 bertso eta gehienez 12
*Oharra: bertsok zein doinutan egin den garbi adierazi

6.- Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, NAren fotokopia eta telefonoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.

7.- Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da:
Narratiba euskaraz: 600 € / Narratiba gazteleraz: 600 €
Poesia euskaraz: 600 € / Poesia gazteleraz: 600 €
Bertsopaperak, 2 maila:
16 urte arte: 150 €
16 urtetik gora: 600 €

8.- Kulturan gaitua den Epaimahaiak aukeratuko ditu lan saridunak.

9.- Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.

10.- Erakunde antolatzaileek argitaratu egingo dituzte saria duten lanak liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Egile saridunek erakunde antolatzaileei utziko dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Egile saridunek beraien lana agertzen duen liburuaren 20na ale jasoko dituzte.

11.- Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren eguna eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko dira 2011ko abenduan.

- http://www.zumarraga.net

- http://www.zelaiarizti.com

- http://www.urretxu.net

12.- Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egin duen Epaimahaiaren iritzia nagusituko da, eta horren erabakia apelaezina izango da.

13.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea
dakar berekin.

Lanen jabegoa:
Erakunde antolatzaileek argitaratu egingo dituzte saria duten lanak liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Egile saridunek erakunde antolatzaileei utziko dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Egile saridunek beraien lana agertzen duen liburuaren 20na ale jasoko dituzte.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin