Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertso Hautatuen Lehiaketa-Afaria (3. 2011. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Donostia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2011-06-17
Webgunea
http://www.bagera.net/Bageranet

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bagera Euskara Elkartea
Irutxuloko Hitza
Txirain Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Lehiaketaren oinarriak :

1- Lehiaketan parte hartzeko, bertsolariren batek lehendik egina duen bertso pieza bat aukeratu eta aurkeztu behar da.
- Bat-bateko bertsoa nahiz bertso jarria izan daiteke.
- Gehienez, hiru bertsoko pieza izango da.
- Lehiakide bakoitzak bertso pieza bakarra aurkez dezake.

2- Lehiaketan aurkezteko eman beharreko datuak:
- Bertsoaren izena
- Bertso egilearen izena
- Noiz edo non sortutako edo argitaratutako bertsoa den, edo norberak hautatzean nondik jaso duen.
- Bertsoa aurkezten duenaren izena eta telefonoa.

3- Aurkeztu nahi den bertsoa ondoko bi helbidetara bidali:
- txirain@euskalnet.net
- donostia@hitza.info
- Bagera Elkartea – Katalina Eleizegi 36 – 20009 Donostia

4- Lehiaketan aurkeztea doan izango da, eta lehiakideek afaria doan izango dute.

5- Bertsoa aurkezten duen berak abestu beharko du lehiaketan.
Egoki izan daiteke bertsoaren aurkezpen labur bat egitea.

6- Bertsoak aurkezteko epea: Ekainaren 13ra arte.

7- Sariak: Lehenengo hiru sailkatuek 2 lagunentzako afaria irabaziko dute. Afarian Irutxuloko Hitzaren materiala zozketatuko da.

8- Epaimahaikide lana afariko kide guztien artean egingo da, eta bertso-piezen originaltasuna eta kalitatea nahiz bertsoa kantatzeko egokitasuna hartuko da aintzat.

9- Oinarri hauetan aurreikusi ez den edozein gorabehera antolatzaileen batzordeak erabakiko du, eta hala onartzen dute lehiaketarako izena ematen dutenek.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin