Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Basarri Saria (27. 2011. Zarautz)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2011-07-15
Webgunea
http://www.zarautz.org/zarauzkoudala/de/basarri-bertso-paper-saria.asp?cod=11551&nombre=11551&nodo=&orden=True&sesion=14

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Zarauzko Udala
Epai-mahaia
Barandiaran, Aitzol
Egaña, Andoni
Gabilondo, Nahikari
Iraola, Rufino

Deskribapena

Saritutako lana
1. Iñaki Gurrutxaga "Pre-papatuta nago"
2. Nikolas Zendoia "Mari Joxepa eta frailea"
Oinarriak
1.- Diru saria

Lehenengo saria: 1.100€ eta txapela
Bigarren saria: 750€ eta oroigarria

Sariak zatiezinak izango dira eta lanek behar adineko mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.

Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute.

2.- Lanen ezaugarriak

- Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
- Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
- Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak beharko dute izan.
- Gaia librea izango da.

3.- Lanak aurkezteko epea

Lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

4.- Lanak bidaltzeko helbidea

Zarauzko Udala. Esukara Zerbitzua
Kale Nagusia 29
20800 Zarautz

Harremanetarako: 943 00 51 16 telefonoa edo euskaraz@zarautz.org

5.- Lanak nola aurkeztu

- Makinaz idatzita, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz.
- Lan bakoitzaren originala eta kopia bidali behar dira.
- Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
- Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko.
- Izengoitiz sinatuko dira.
- Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

6.- Epaimahaia

Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du horretarako pertsona adituak aukeratuz.

Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

7.- Epaia eta sari banaketa

Epaia 2011ko irailaren lehen astean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen XXXV. txapelketaren barruan.

8.- Lanen jabetza eta saritu gabeko lanak

Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezin dio inolako ordainik eskatu Udalari. Egileek sei hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko, eta ondoren, Udalaren esku geratuko dira.

9.- Lege barrutia

Araudi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak dauka erabakitzeko ahalmena.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin