Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Julene Azpeitia Ipuin Eta Bertso Lehiaketa (13. 2011. Durango)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Durango
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2011-04-15

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Durangoko Udala. Euskara

Deskribapena

Saritutako lana
LH-ko 5. eta 6. Maila
Irabazlea: URKIOLA. Maider Urien
San Antonio – Santa Rita
Akzesita: ARDOA. Imanol Bilbao
San Antonio – Santa Rita

DBH-ko 1. eta 2. Maila
Hutsik

DBH-ko 3. eta 4. Maila
Irabazlea: NERABEZAROA. Igor Uruburu Martinez
Kurutziaga Ikastola

17-18 Urte bitartekoak
Hutsik

18 Urtetik gorakoak
Irabazlea: EDANAK EDAN. Aitor Albistur Pulido
Oinarriak
1. Julene Azpeitia Lehiaketan hauexek izan daitezke partehartzaile:
a) Durangoko eskoletako gazteak eta kanpoko eskoletan ari diren gazte
durangarrak, 18 urte artekoak.
b) 18 urtetik gorakoan, edonor.
2. Lanok euskaraz beharko dute idatzita egon, eta argitaratu gabeak beharko dute izan.
Ipuinak, olerkiak edo bertsoak orrialde bakar batetik idatzita aurkeztu behar dira, eta
ezaugarri tipografiko hauekin: Letra tipoa: Univers, Arial, Times New Roman edo
antzeko bat. Puntua: 11 edo 12. Lerroen arteko tartea: 1,5.
3. Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-deiturak,
adina, maila, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal batean sartuko dira eta
azalean lanari jarri zaion lema bera idatziko da. E-mailez bidalitako lanen kasuan,
ipuina, olerkia edo bertsoa fitxategi batean bidaliko da “ipuina”, “olerkia” edo
"bertsoa" izenarekin eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean.
4. Epaimahaia Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendaturiko zenbait adituk osatuko
dute.
5. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak apirilaren 15a orduko bidali behar dira helbide
honetara:
JULENE AZPEITIA LEHIAKETA
Durangoko Udala – Euskara Saila
Barrenkalea 17 - 48200 DURANGO
juleneazpeitia@durango-udala.net
6. Epaimahaiak maiatzaren 31n emango ditu ezagutzera irabazleen izenak. Gero,
jendaurreko ekitaldi bidez banatuko dira sariak San Agustin kultur gunean.
7. Epaimahaiak akzesitak ematea erabaki dezake eta, halaber, sariren bat ez ematea
ere. Bestalde, saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta Udaleko
Euskara Saila berauek argitaratzeaz arduratuko da.
8. Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea
dakar.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin