Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertso Sormenerako Iparragirre Saria (1. 2011. Zumarraga-Urretxu)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Hasiera data
2011-09-01
Bukaera data
2012-01-31
Webgunea
www.zubertsotan.net

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskola

Deskribapena

Saritutako lana
Amaia Artolazabal: Printze txikia
Aipamen berezia: Izarne Zelaia: Bat-bateko jolasa
Oinarriak
HELBURUA:
Ahozkotasuna abiapuntu hartuta, bertsoa beste disziplina batzuekin nahastea (esate baterako, musika, dantza, pintura, irudia…)

EGINBEHARREKOAK:
Bertsoa edo gutxienez hitza oinarri harturik, partaide bakoitzak aukeratutako formatu eta neurrian aurkeztu beharko dituzte euren sorkuntza lanak.

MAILAK:
Maila bakarra egongo da eta bertan 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu ahalko du parte.

EPAIMAHAIA:
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideek eta bertso munduarekin zerikusia duten adituek osatuko dute. Aurkezten diren lanek gutxieneko mailarik ez badute, saria eman gabe uztea erabaki dezake epaimahaiak.

SARIA:
1000 €-ko sari bakarra izango da irabazlearentzat.

BALDINTZAK:
- Aurkeztu beharreko lanen gaia eta luzera/iraupena librea izango da.
- Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Gehienez bi lan lehiakide edo lehiakide talde bakoitzeko.
- Aurkezten den lanaren formatua eta euskarria librea izango da, bakoitzak aukeratutakoa (dokumentua, irudia, bideoa, audioa...).
- Lanek orijinalak, aurrez argitaratu zein saritu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
- Lanak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 31

LANAK AURKEZTEKO MODUA:
Goitizenez izenpetuko dira. Gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, nortasun agiriaren zenbakia eta abar). Gutun-azal horretan lanaren izena eta egilearen izengoitia. Lanak Urretxuko kultur etxean edo Zumarragako Zelai-Arizti kultur etxean aurkez daitezke.

SARI BANAKETA:
2012ko Martxoan Bertsoa zikloaren baitan egingo da, aurrerago jakinaraziko den data batean.

INFORMAZIO GEHIAGO:
www.zubertsotan.net / zubertsotan@gmail.com
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin