Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ibon Zabala Saria (13. 2011. Errenteria)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Errenteria
- Bukaera data
- 2011-11-28
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2011-11-28
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Errenteriako Bertso Eskola (Xenpelar) Lau Haizetara Elkarteko Bertsolaritza Saila - Epai-mahaia
Goñi, Iker Petrirena, Patxi Urreaga, Bakarne
Deskribapena
- Saritutako lana
- Ez da saririk banatu, guztiak hutsik gelditu dira
- Oinarriak
- 1. MAILA: Gazteena, aurten 16 urte edo gutxiago.
2. IREKIA: Euskal Herriko edonork parte har dezake.
3. LANA: Sorta bakoitzak 4 bertso gutxienez eta 6 gehienez.
4. SORTAK: Lehiakide bakoitzak 3 gehienez.
5. SARIAK: Irabazleak, 120 € eta oroigarria. Bigarrenak, 90 €. Hirugarrenak, 60 €. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero. Halaber, 2 “aipamen berezi” edo akzesit eman ditzake.
6. GAIA: Librea izango da; bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
7. EPEA: Azaroaren 28an amaitzen da.
8. A. Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
B. Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
9. Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
10. Sariak abenduaren 27an banatuko dira. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, argitaratzeko eskubide osoa izango duelarik.
11. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan