Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zubeltzu Bertso-Paper Lehiaketa (2. 2010. Deba-Itziar)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Deba
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2010-12-17
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Ikusi 1737_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Debako Udala. Euskara
Zuhatza Kultur Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
Lehen hezkuntza:
1. Julia Ron "Denboraren makina"
2. Unai Matias "Bidaia egingo dut"
3. Beñat Escudero "Bidaia egingo dut"
Sari berezia: Maria Ibarluzea "Denboraren makina"

Gazteak:
1. Josune Arakistain
2. Antton Aizpurua "Euskara atzo, gaur eta bihar"
3. Ainhoa Oñederra "Espetxean"
Sari berezia: Lander Aranberri "Euskara atzo, orain eta gero"

Helduak:
1. Iñaki Astigarraga "Endoia eta Joxe"
2. Jokin Lasa "Herrian zehar jira-bira"
3. Karlos Larrañaga "Infernuerako bidaia"
Sari berezia: "Sehaskatik itsasora"
Oinarriak
Sariketa Deba eta Itziarko herritarrentzat antolatu da. Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira. Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da. Lanak izenordez sinatuko dira. Izenordea agerian duen gutunazal bat bidali beharko da; barruan, bertsoez aparte, beste gutunazal bat bidaliko da egilearen izenordea, izena, helbidea, jaioturtea eta telefonoa idatziz. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio. Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea eskatzen da. Bertso sorta batek ez ditu bi sari jasoko. Bi sari hartzeko moduan dagoenari saririk handiena emango zaio.

>>>Mailak:

Lehen Hezkuntza (1999an jaiotakoak eta gazteagoak):
Lana: Gaia emanda, bertso bat edo bi kopla, gutxienez.
Gaia: "Denboraren makinan etorkizunera bidaiatu dut"

DBH (1995-1998an jaiotakoak):
Lana: Gai librean, 3 bertso edo 6 kopla, gutxienez.

Nagusiak (1994koak eta zaharragoak):
Lana: Gai librean, 4 bertso edo 8 kopla, gutxienez.


>>>Sariak:

Lehen hezkuntza:

1. saria: 60 euro
2. saria: 40 euro
3. saria: 30 euro
"Euskara 100 urte barru" gaia hartuta aurkeztutako lan onenari: 30 euro

DBH:

1. saria: 100 euro
2. saria: 50 euro
3. saria: 25 euro
"Euskara 100 urte barru" gaia hartuta aurkeztutako lan onenari: 40 euro

Nagusiak:

1. saria: 250 euro
2. saria: 150 euro
3. saria: 50 euro
"Euskara 100 urte barru" gaia hartuta aurkeztutako lan onenari: 100 euro




>>>Lanak bidaltzeko helbideak:

a. Posta elektronikoz:
Udala: euskara[a bildua]deba.net
Zuhatza euskera elkartea: koordinatzailea[a bildua]zuhatza.com

b. Posta arruntez:
Debako Udala (euskara saila). Portu kalea, 1. 20820 Deba.
Zuhatza euskera elkartea. Ifar kalea, 12-behea. 20820 Deba.

Lanak bidaltzeko epea: 2010ko abenduaren 17a arte.

Sari banaketa: 2011ko urtarrilaren 8an.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin