Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Loramendi Literatura Lehiaketa (23. 2012. Aretxabaleta)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Aretxabaleta
Hasiera data
2012-02-06
Bukaera data
2012-03-31
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2012-02-24
Ikusi 1749_aldizkakoa_file_eskuorria.JPG

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Loramendi Euskara Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
1. maila: LH 3. eta 4.
1. Magali Armendariz
2. Amaia Uribetxeberria
3. Rafael Dasilva
2. maila: LH 5. eta 6.
1. Joanes Sarasua
2. Oihana Arana
3. Julen Agirregabiria
3. maila: DBH 1. eta 2.
1. Ixak Sarasua


Oinarriak
- Aretxabaletan bizi edo ikasten duten gazteentzat.

- Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

- Parte hartzaile guztiak jasoko dute oparia.

- Sari banaketa, 2012ko martxoaren 31an, 19:00etan, Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan banatuko dira.

- Lanak otsailaren 24 baino lehen aurkeztu behar dira, Loramendi elkarteak udaletxe zaharrean duen egoitzan:

Loramendi Elkartea.
Durana 11.
20550 - Aretxabaleta

Lan guztiak sobre baten barruan entregatu behar dira, kanpoko aldean lanaren izenburua, gaitziena, maila eta kategoria adierazi beharko dira. (Oinarri hau betetze ezak lana kontutan ez izatea dakar). Kartazal horren barruan beste bat egongo da: kanpoko aldean, gaitzizena eta barrukoan, norberaren datuak, telefonoa, e-posta eta ikastetxea zehaztu beharko dira.



Informazio gehiago:
loramendielkartea@gmail.com


KATEGORIAK:

**1. kategoria: BERTSOA LH 5 + 6.

- Parte hartzaileak Aretxabaletan bizi ala ikasi beharko du.
- Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- Gaia, EUSKARA izango da.
- Lanak eskuz ala ordenagailuz idatzita aurkez litezke.
- Zortziko txikian ala handian bi bertso ala lau kopla aurkeztu beharko dira gutxienez.
- Sariak Bertsoa LH 5+6: 3 sari banatuko dira.


**2. kategoria: BERTSOA DBH 1 + 2.

- Parte hartzaileak Aretxabaletan bizi ala ikasi beharko du.
- Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- Gaia, EUSKAL HERRIA izango da.
- Ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira.
- Zortziko txikian ala handian hiru bertso ala sei kopla aurkeztu beharko dira gutxienez.
- Sariak bertsoa DBH 1+2: 2 sari banatuko dira.

**3. kategoria: BERTSOA DBH 3 + 4.

- Parte hartzaileak Aretxabaletan bizi ala ikasi beharko du.
- Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- Gaia, EUSKAL HERRIA izango da.
- Ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira.
- Zortziko txikian ala handian lau bertso ala zortzi kopla aurkeztu beharko dira gutxienez.
- Sariak bertsoa DBH 3+4: 2 sari banatuko dira.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin