Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (11. 2012. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Bukaera data
2012-05-03
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
www.getaria.net

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala

Deskribapena

Saritutako lana
1. maila: hutsik
2. maila: hutsik
3. maila: hutsik
4. maila: Oihana Irigoien eta Magda Dandu "Uda"
5. maila: Leire San Miguel Arrizabalaga
6. maila: Unai Lorenzo Olaskoaga "Gure herriko festak"
12-14 urte bitartekoak: Haizea Lertxundi Arrillaga "Pentsamendu ilunen kartzela azken geltokia"
14-16 urte artekoak: hutsik
16 urtetik aurrera: hutsik
Oinarriak
1. Parte-hartzaileak
Literatur Lehiaketa hau getariarrei zuzenduta dago. Bakoitzak nahi adina idazlan aurkez
ditzake, betiere adinaren arabera dagokion mailan. Lanak banaka egingo dira.

2. Modalitateak eta mailak
Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.
1. LH-ko 1. mailako haurrak 6. LH-ko 6. mailako haurrak
2. LH-ko 2. mailako haurrak 7. 12-14 urte arteko gaztetxoak
3. LH-ko 3. mailako haurrak 8. 14-16 urte arteko gazteak
4. LH-ko 4. mailako haurrak 9. 16 urtetik aurrerakoak
5. LH-ko 5. mailako haurrak

3. Gaia eta luzera
Gaia librea da. Idazlanek literatur lehiaketetan saritu gabeak eta argitara gabeak izan behar dute. Neurriari dagokionez, hona hemen mailaz maila eta modalitatez modalitate gutxieneko neurriak (A4 neurriaren arabera)
Olerki/Bertsoa
(Lerrotan edo bertsotan)
1. LH-ko 1. mailako haurrak 1 or. 8 lerro edo bertso 1
2. LH-ko 2. mailako haurrak 1 or. 8 lerro edo bertso 1
3. LH-ko 3. mailako haurrak 1 or. 8 lerro edo bertso 1
4. LH-ko 4. mailako haurrak 1 or. 8 lerro edo bertso 1
5. LH-ko 5. mailako haurrak 2 or. 10 lerro edo bertso 1
6. LH-ko 6. mailako haurrak 2 or. 10 lerro edo bertso 1
7. 12-14 arteko gaztetxoak 2-5 or. 12 lerro edo 2 bertso
8. 14-16 arteko gazteak 3-6 or. 20 lerro edo 3 bertso
9. 16 urtetik aurrerakoak 4-10 or. 35 lerro edo 5 bertso

4. Lanak nola aurkeztu
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira (LH1 eta LH2ko haurrek eskuz idatzita aurkez ditzakete) eta ipuinen kasuan A4 orrietan, lerroartean tarte bikoitza utzia.
Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalaren kanpoaldean ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

5. Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea
Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira. Idazlanak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 20an, 13:00etan.

6. Epaimahaia
Epaimahaia osatuko dute Getariako Udaleko Euskara Batzordeko buruak, eta Iturzaeta Herri Eskola, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat eta herriko idazle bat... Idazkari lanak Udaleko teknikariak egingo ditu.

7. Erabakia
Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, sariak maiatzaren 3an banatuko dira,18:30ean.
Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez
dutela irizten badio.

8. Sariak
Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da. Egile batek ezingo ditu bi sari jaso. Hona hemen sariak:
Sariak Ipuina Olerki/Bertsoa
1. LH-ko 1-6 mailetako haurrak saria saria
2. 12-14 urte arteko gaztetxoak saria saria
3. 14-16 urte arteko gazteak saria saria
4. 16 urtetik aurrerakoak 250 euro 250 euro

9. Lanen jabetza eta argitalpena
Saritutako lanak Getariako Udalaren esku geldituko dira, eta Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko.

10. Idazlanak itzultzea
Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko idazlanak Udalaren esku
geldituko dira.

Literatur Lehiaketa honetan parte hartzeak lehiaketa arautzen duten
oinarriak onartzea dakar.

GETARIAKO UDALA
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin