Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bermeoko Bertso-Paper Lehiaketa (8. 2012. Bermeo)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bermeo < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria
Hasiera data
2012-02-06
Bukaera data
2012-03-16
Hedadura lekua
Bermeo
Hedadura-mota
Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bermeoko Udala. Euskara

Deskribapena

Saritutako lana
1. maila:
Lehena: Antxeta ezizenez bertsoak aurkeztu dauzan Kristina Bilbao Hernandez. Bertsoen izenburua, “Itsas txoria”.
Bigarrena: Rubi ezizenez bertsoak aurkeztu dauzan Itsaso Urresti Soto
Bertsoen izenburua, “Asteburua”.

2. maila:
Lehena: Negraso ezizenez bertsoak aurkeztu dauzan Luis Suarez Justiniano.
Bigarrena: Santa ezizenez bertsoak aurkeztu dauzan Xabier Santamarta. Bertsoen izenburua, “Athletik-Manchester”.

Oinarriak
Norentzat
11 eta 18 urte bitarteko gazteentzat
 
 Mailak
1.maila: 11 eta 14 urte bitartekoentzat
2. maila: 15 eta 18 urte bitartekoentzat
  
Parte hartzeko baldintzak
     Bermeon bizi izatea edo Bermeon ikasle izatea
 
Bertso kopurua
    1. maila: 3 bertso
    2. maila: Gitxienez 4 eta gehienez 6 bertso
 
Neurriak eta gaia
        Neurriak eta gaia libreak izango dira
 
 Bertso paperak aurkezteko epea
    2012ko otsailaren 6tik martxoaren 16ra

Bertsoak zelan eta non aurkeztu
      Bertso paperak ezizenez sinatuta eta adina adierazota aurkeztuko dira ikastetxean. Ikastetxeak Udalaren Euskera Sailean zerrenda baten aurkeztuko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi baten.

  Epaimahaia
      Epaile lanetan jardungo diran bertsolariek kontuan izango ditue: bertsoaren kalidadea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna

Sariak
Sari bi egongo dira maila bakotxeko.
     1. mailako lehen eta bigarrenarentzat : bertsogintzarako materiala
     2. mailako lehengoarentzat: udako bertso-egonaldia
2. mailako bigarrenarentzat: bertsogintzarako materiala

        Parte hartzen daben guztiek sari bana jasoko dabe apirilean Nestor Basterretxea Aretoan antolatuko dan saioan eta irabazleek kantatzeko aukerea izango dabe
 
Argitalpena
     Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira

Datu pertsonalak
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 5. artikuluan dinoana betez, parte hartuko dabezenen datuak Euskera Sailak lehiaketako partaideakaz sortuta daukan datu-fitxategian erregistratuko dauz, partaideak ezagutzeko helburuz. Fitxategiaren arduraduna Euskera Saila izango da.

Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin