Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (24. 2012. Errenteria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Errenteria
Hasiera data
2012-10-14
Bukaera data
2012-11-16
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Errenteriako Bertso-Eskola (Xenpelar)

Deskribapena

Saritutako lana
1. Ane Labaka "Lurretik mila metrora"
2. Aitor Albistur "Forastero"
Oinarriak
1. MAILA: Helduena, aurten 17 urte edo gehiago.
2. IREKIA: Euskal Herriko edonork parte har dezake.
3. LANA: Sorta bakoitzak 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez.
4. SORTAK: Lehiakide bakoitzak 3 gehienez.
5. SARIAK: Irabazleak, 700 € eta oroigarria. Bigarrenak, 400 €. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero.
6. GAIA: Librea izango da; bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
7. EPEA: Azaroaren 16an amaitzen da.
8. A. Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
B. Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
9. Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
10. Sariak abenduaren 15ean banatuko dira. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, argitaratzeko eskubide osoa izango duelarik.
11. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin