Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

San Andres Bertso-Paper Lehiaketa (19. 2012. Eibar)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Eibar
Hasiera data
2012-10-14
Bukaera data
2012-11-05

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Eta Kitto! Euskara Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
16 urtetik gora:
1. Saria: Eñaut Uruburu (Abadiño)
2. Saria: Manu Goiogana (Irun)

16 urtetik behera:
1. Saria: June Eguren (Juan Antonio Mogel Ikastola)
2. Saria: Iker Arginzoniz (J.A.Mogel Ikastola).

Oinarriak
Bi maila izango ditu lehiaketak: 16 urtera arte ikasle eibartarrentzat izango da, baina 16 urtetik gorakoa Euskal Herri mailara zabalduko dugu.
4 puntu edo gehiagoko 6 bertso aurkeztu beharko dira gutxienez eta 10 gehienez.
Gaia eta doinua libreak eta bertsoek jatorrizkoak izan beharko dute.
Lanaren 3 kopia gaitzizenarekin sinatuta bidali beharko dira; eta beste orri batean, eta gutunazal itxian, gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, telefonoa eta adina). Bertsoak postaz bidali edo norberak ekar ditzake ondoko helbidera:
…eta kitto! Euskara Elkartea.
Urkizu 11 solairuartea.
20600 Eibar (Gipuzkoa).

Lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da, goizeko 9.00etan.

Epaia azaroaren 16an jakinaraziko da eta irabazleek azaroaren 25ean Portalea kultur etxean egingo den bertso-saioan jasoko dute saria. Lehenak 300 euro eta txapela eta bigarrenak, berriz, 250 euro eta plaka.

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin