Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lore Jokoak (7. 1857. Urruña) Idatzizkoa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Urruña
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Abadia, Anton (1810-1897)
Parte-hartzaileak
Iturbide, Louis
Seilharux, Bethiri

Deskribapena

Historia
"Londresetik 1856ko urriaren 20an Luis Luziano Bonaparte printzeak Abbadiari igorri gutunean euskerazko hitz batzuek bidaltzen dizkio Urruñako bestan bildu ziren euskaldunei zuzenduak. Honakoak, hain zuzen:

"Euskaldun maiteak!
Lenago maite zituztean, bano orain ezagutu ezkero maiteago zaituztet. Gaur urtebete Euskererrian izan nai dedila!
Ondo bizi zaitezte, nere adiskideak."

Ez zen izan aukera haundirik, ordea, konparaturik aurreko urtearekin 1857an, ezen bi poema bakarrik aurkeztuak izan ziren, eta antza, biak egile berarenak, bata, Eskaldun baten auhenak, Louis Ithurbide irabazlearena, eta bestea Zure begiek egun zer duten, Donostiako hirur damatxo-ren airean kantatzeko egina, Bethiri Seilharuxena.

1857a, dena den, aipagarria da urte honetan Parisen eta Berlinen bi obra eder euskaldunez eta euskal poesiaz argitaratu zutelako Francisque Michelek eta Charles August Friedrich Mahn-ek, mundu zabalera agertuz euskaldunen ohiturak, historia, musika, hizkuntza, literatura etabar."

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43422
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin