Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nire Gorputza, Nire Erabakia (1. 2012. Sopela)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Sopela
Hasiera data
2012-11-01
Bukaera data
2012-12-07
Hedadura lekua
Sopela
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Medicus Mundi

Deskribapena

Saritutako lana
1.saria: Aitziber Onaindia "Hitz isilduak"
2.saria: Paule Ixiar Loizaga "Nire gorputza, nire erabakia"
3.saria / Aipamen berezia: Sopelako euskaltegia "Bederatzitakoak"

Oinarriak
Lehiaketa honen bidez, emakumeek gorputzaren eta sexualidadearen inguruan askatasunez erabagiteko daben eskubidea aldarrikatuko da, bai hemen zein Hegoaldeko herrietan. Izan be, emakumeen giza eskubideak urratzen dituen hainbat egoera dagoz: nahi bako haurdunaldiak, sexu-transmisinoko infekzinoak, aborto arriskutsuak, genero-indarkeria, orientazino sexualak sortutako bereizkeria...

Oinarriei jagokenez, lehiaketa honetan Sopelan jaio, lan egin, ikasi edo bizi diranek parte hartu ahal izango dabe. Maila bakarra izango da: ez aditua maila, hain zuzen be. Parte-hartzaile bakotxak gura beste bertso-sorta bialdu leikez baina bertso-paper bakotxeko idatzi beharreko bertsoak gitxienez 6 eta gehienez 10 izango dira.

Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dabe, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu bakoak. Ezizena erabiliko da sinadurarako.

Doinua eta neurria libreak izango dira baina ezinbestekoa da doinuaren izena argi adierazotea.

Gaia emakumeak gorputzaren eta sexualidadearen inguruan askatasunez erabagiteko eskubidea hemen eta Hegoaldeko herrialdetan izango da.

Hizkuntza sexistea erabili edo genero-parekidetasuna errespetetan ez dauen bertsorik ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da.

Lanak aurkezteko azken eguna 2012ko abenduaren 7a izango da. Bertsoak bialtzeko aukera bi egongo dira: posta arrunta eta posta elektronikoa. Posta arruntez bialdu ezkero, bertso-sorta gutunazal batean bialdu beharko da ezizenez sinatuta. Beste gutunazal batean egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN (nortasun-agiri nazionala) kopia sartuko dira. Egilea Sopelan jaio ez bada edo nortasun-agiri nazionalean agertzen dan herria Sopela ez bada, ziurtagiria bialdu beharko da bertan bizi, lan egin edo ikasten dagoala frogatzeko. Egilearen ezizena gutunazal bietan jarri beharko da kanpoaldetik. Honako hau da helbidea:

Nire gorputza, nire erabakia Bertsopaper Lehiaketea
Medicusmundi Bizkaia
Begoñako Andra Mari kalea 20. zenb., behea
48006 Bilbo

Posta elektronikoz bialdu ezkero, dokumentu bi bialdu behar dira. Lehenengoan bertsosorta eta ezizena agertuko dira. Bigarrenean, barriz, egilearen datuak (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN-ren kopia eta ziurtagiria, beharrezkoa izan ezkero). Honako hau da helbidea: educa.bizkaia@medicusmundi.es

Sariei jagokenez, 1. saria: 200€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabilteko) eta produktu ekologikoz betetako otzarea. 2. saria: 50€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabilteko) eta produktu ekologikoz betetako otzarea.

Parte-hartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin