Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zubeltzu Bertso-Paper Lehiaketa (4. 2012. Deba-Itziar)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Deba
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2012-12-14
Hedadura lekua
Deba
Hedadura-mota
Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Debako Udala
Zuhatza Kultur Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
Txikien maila:
1. June Sudupe "Ia guztien ustez"
2. Aloña Salegi: "Otzango"
3. Goretti Unanue "Gore"

Bigarren hezkuntza:
1. Julia Ron "Txanpi"
2. Ekaitz Zubemendi "Pele"
3. Itzale Laka "Lolita"

Helduen maila:
1. Igor Larrañaga: "Killarratxueta " eta "Harri txintxarrk eta poto huts bat"
2. Karlos Larrañaga: "Lastur" eta "Arimaren isla"
3. Josune Arakistain: "Trikitixa"
Oinarriak
Udalak eta Zuhatza Kultura Elkarteak berriro dakarte Zubeltzu Bertso Paper Sariketa. Lehenengo hiru urteetan arrakasta izugarria eduki du lehiaketa honek, eta gauza bera gertatzea espero dute laugarren edizio honetan. Ekintza hau Deba eta Itziarko bizilagun guztientzat dago prestatuta.

Hiru talde osatuko dira adinen arabera. Txikiek, 2001. urtean jaiotakoek eta gazteagoek, bertso bat edo bi kopla landu beharko 'Asteburuko plana egiten ari zarete lagunen artean' gaiari buruz. Ertainek, 1997 eta 2000 jaiotakoen artean, 'Mundua abenduan bukatuko omen da' gaia daukate jorratzeko hiru bertso edo sei kopletan. Azkenik, helduek, beste guztiek, lau bertso edo zortzi kopla egin beharko dute gutxienez, hori bai, gaia librea izango da.

Aurkeztutako lanak jatorrizkoak, argitaratu eta saritu gabeak izan behar dira, eta doinua jarri beharko zaio lan bakoitzari. Lanak abenduaren 14a arte bidali daitezke udaletxera (euskara@deba.net edo Portu Kalea, 1) edo Zuhatza elkartera (koordinatzailea@zuhatza.com edo Ifar Kale, 12 behea). Lehiketako irabazleen izenak urtarrilaren 5ean jakingo dira.

Lehen Hezkuntzako bertso onenak 60 euro jasoko ditu, bigarrenak 40 euro, eta hirugarrenak 30. DBHko-en artean, lehenari 100 euro emango zaizkio, bigarrenari 60, eta hirugarrenari 40. Nagusien mailan lan onenak 250 euro izango ditu, bigarrenak 150 euro, eta hirugarrena 100 euro jasoko ditu.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin