Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (28. 2013. Bergara)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bergara
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-04-12
Hedadura lekua
Bergara
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bergarakoeuskara.com/koldo-eleizalde-lehiaketa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bergarako Udala. Euskara

Deskribapena

Saritutako lana
1.Kategoria
Gerald Joel Sanchez, Josu Elizburu Elgarresta eta Julen Murgiondo Izagirre: "Nire baserri
Josu Gaztelu, Markel Laskurain: "Bergarako bertso eskola"

2.Kategoria
1. Jon Mata Etxaniz: "Gazteria"
2. Maider Jauregi Aranburu, Marina Juaristi Berasategi: "Oporretako egun bat"

3.Kategoria
1. Urko Egaña Calderón: "Ama Euskaraz"
2. Nerea Madariaga Mujika: "Ilusio lana bihurtzen denenan"









Oinarriak
1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte bakarka zein taldeka.

2.- Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lanaren aurkeztaileak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

3.- Lanak aurkezteko modua.
Bertsoak entzutezko artxibo digitalean, MP3 formatuan, kantatuta aurkeztu beharko dira www.bergarakoeuskara.net webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza: http://www.bergarakoeuskara.net/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.
Bertsoen testua ere txertatu beharko da webgunean. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 12an bukatuko da eta sariak maiatzaren 25ean, larunbata, emango dira Udal Pilotalekuan, eguerdiko hamabietan.

5.- Partehartzea saritzea. Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.

Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, partehartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.

Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikusentzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

EGILEAREN DATUAK

Generoa (ipuina, bertsoa...):................................................................Kategoria.............
Egilearen izengoitia:..........................................................................................................
Lanaren izenburua:....................................................................................................
Egilearen izen-abizenak:...........................................................................................
Jaioteguna:..........................................
Helbidea:...................................................................Telefonoa:...............................
Ikastetxea:................................................... Eposta:.................................................


Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martín Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.


BERTSOAK

Gaia, neurria, doinua: libreak.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:

1: 2001-02-03 jaiotakoak;3-6 bertso. Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 1998-99-2000 jaiotakoak;4-8 bertso; 1. saria: 80 €; 2. saria: 50 €
3 1997 edo aurretik jaiotakoak; 8-12 bertso; 1. saria:150 €; 2. saria:80 €


Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin