Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bermeoko Bertso-Paper Lehiaketa (9. 2013. Bermeo)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bermeo
Hasiera data
2013-02-04
Bukaera data
2013-03-08
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-03-08
Hedadura lekua
Bermeo
Hedadura-mota
Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bermeoko Udala. Euskara
Epai-mahaia
Gernikako Bertso-Eskola (Lilibertso)

Deskribapena

Saritutako lana
1. maila:
1. Kristina Bilbao
2. Eneko Torre

2. maila:
1. Oihane Egaña
2. Xabier Matilla
Oinarriak
Hamaika eta hamazortzi urte bitartean dituzten gazteak aurkez daitezke txapelketara. Baldintza bakarra Bermeon bizitzea edo Bermeoko ikaslea izatea da. Adinaren arabera, bi maila bereiziko dira: Lehenengo mailan, hamaika eta hamalau urte bitarteko gazteak izango dira, eta bigarrenean, barriz, hamabost eta hamazortzi urte bitartekoak.

Lehenengo mailako gazteek hiru bertso aurkeztu beharko dituzte; bigarrenekoek, aldiz, gutxienez lau, eta gehienez sei.

Aurrekoetan egin moduan bertsoaren gaia eta neurriak libreak izango dira. Bertso paperak ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira eta adina adierazita ipintzea eskatzen dute antolatzaileek. Horiek ikastetxeetan aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Ondoren, ikastetxeek Udalaren Euskara Sailean zerrenda batean aurkeztu beharko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi batean.

Maila bakoitzeko bi bertsorik onenak sarituko dira. Lehenengo mailako irabazle biek bertsogintzarako materiala jasoko dute. Bigarren mailako irabazleak, barriz, udarako bertso egonaldi bat jasoko du eta bigarren sailkatuak bertsogintzarako materiala jasoko du. Halanda be, parte hartzaile guztiek sari bana jasoko dute.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin