Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (12. 2013. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Bukaera data
2013-04-17
Hedadura lekua
Getaria (G)
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Ikusi 1889_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala

Deskribapena

Saritutako lana
12-14 URTE ARTEKOAK
OLERKI/BERTSOA
Izenburua: BERTSUAK
Egilea: Jokin Aizpuru Garate

16 URTETIK AURRERA
OLERKI / BERTSOA
Izenburua: (B)EGIAK
Egilea: Maitane Subijana Zendoia
Oinarriak
Oinarriak
1. Parte-hartzaileak
Literatur Lehiaketa hau getariarrei zuzenduta dago. Bakoitzak nahi adina idazlan aurkez ditzake, betiere adinaren arabera dagokion mailan. Lanak banaka egingo dira.

2. Modalitateak eta mailak
Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.
1. LH-ko 1. mailako haurrak 6. LH-ko 6. mailako haurrak
2. LH-ko 2. mailako haurrak 7. 12-14 urte arteko gaztetxoak
3. LH-ko 3. mailako haurrak 8. 14-16 urte arteko gazteak
4. LH-ko 4. mailako haurrak 9. 16 urtetik aurrerakoak
5. LH-ko 5. mailako haurrak

3. Gaia eta luzera
Gaia librea da. Idazlanek literatur lehiaketetan saritu gabeak eta argitara gabeak izan behar dute. Neurriari dagokionez, hona hemen mailaz maila eta modalitatez modalitate gutxieneko neurriak (A4 neurriaren arabera):
1. LH-ko 1. mailako haurrak: 8 lerro edo bertso 1
2. LH-ko 2. mailako haurrak: 8 lerro edo bertso 1
3. LH-ko 3. mailako haurrak: 8 lerro edo bertso 1
4. LH-ko 4. mailako haurrak: 8 lerro edo bertso 1
5. LH-ko 5. mailako haurrak: 10 lerro edo bertso 1
6. LH-ko 6. mailako haurrak: 10 lerro edo bertso 1
7. 12-14 arteko gaztetxoak: 12 lerro edo 2 bertso
8. 14-16 arteko gazteak: 20 lerro edo 3 bertso
9. 16 urtetik aurrerakoak: 35 lerro edo 5 bertso

4. Lanak nola aurkeztu
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira (LH1 eta LH2ko haurrek eskuz idatzita aurkez ditzakete). Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalaren kanpoaldean olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

5. Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea
Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira.
Idazlanak aurkezteko epea 2013ko apirilaren 17an, 13:00etan.

6. Epaimahaia
Epaimahaia osatuko dute Getariako Udaleko Euskara Batzordeko buruak, eta Iturzaeta Herri Eskola, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat eta herriko idazle bat... Idazkari lanak Udaleko teknikariak egingo ditu.

7. Erabakia
Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, sariak apirilaren 26an banatuko dira, 18:30ean.
Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

8. Sariak
Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da. Egile batek ezingo ditu bi sari
jaso. Hona hemen sariak:
1. LH-ko 1-6 mailetako haurrak: saria
2. 12-14 urte arteko gaztetxoak:saria
3. 14-16 urte arteko gazteak: saria
4. 16 urtetik aurrerakoak: 150 euro

9. Lanen jabetza eta argitalpena
Saritutako lanak Getariako Udalaren esku geldituko dira, eta Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko.

10. Idazlanak itzultzea
Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko idazlanak Udalaren esku geldituko dira.
Literatur Lehiaketa honetan parte hartzeak lehiaketa arautzen duten
oinarriak onartzea dakar.


GETARIAKO UDALA
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin