Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iparragirre Saria : Bertso, Narratiba Eta Poesia (2013. Zumarraga-Urretxu)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Bukaera data
2013-10-07
Ikusi 1895_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Urretxuko Udala
Zumarragako Udala
Txapelduna
Albistur, Aitor
Legorburu Arregi, Iñigo

Deskribapena

Saritutako lana
BERTSOPAPERAK LEHIAKETARAKO aurkeztutako 9 lanak azterturik, ondorengo erabakia argitara ematea erabaki dute:

>> 16 urte arteko maila (0 lan)
-------- SARIDUNA (100 euro): hutsik

>> 16 urtetik gorakoen maila (9 lan)
-------- SARIDUNA ex aequo (250 euro):
Iñigo LEGORBURU ARREGI (Errenteria). Lana: “AMA IZANGO NAIZ”

-------- SARIDUNA ex aequo (250 euro):
Aitor ALBISTUR PULIDO (Errenteria). Lana: “NATASHA”

-------- Aipamen berezia (DIRUSARI GABEKOA). Amaia ITURRIOTZ ETXANIZ “GAUZEN LOGIKA”
Oinarriak
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2013 Lehiaketarako deia egiten dute, ondorengo oinarri hauen arabera:

- Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake; gaia librea izango da.

- Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, 2013ko urriaren 7ean eguerdiko 12ak baino lehen, honako helbide hauetara:
Ohiko korreoa:
* Aizpurunea Kultur Etxea.- Iparragirre Saria 2013.- Jauregi kalea, 19. 20700 URRETXU
* Zelai Arizti kultur etxea.- Iparragirre Saria 2013.- Legazpi kalea, 7. 20700 ZUMARRAGA

Posta bulegoko zigiluan lehen aipatutako edo lehenagokoa data daramaten lan guztiak onartuko dira.
- Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.
- Lanen luzera:
Bertso paperak*:
- 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10
- 16 urtetik gora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12
* Oharra: sorta zein doinutan egin den garbi adierazi.

- Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, NANaren fotokopia eta telefonoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.

7. Sari bakarra izango da:
Bertso paperak:
- 16 urte arte, 100 €
- 16 urtetik gora, 500 €

- Kulturan gaitua den epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.

- Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.

- Erakunde antolatzaileek, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Saritutako egileek erakunde antolatzaileei uzten dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Saritutako egileek beraien lana agertzen duen liburuaren 20na ale jasoko dituzte.

- Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko da 2013ko abenduan.
www.zumarraga.net
www.urretxu.net

- Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egin duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, eta horren erabakia apelaezina izango da.

- Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin