Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (20. 2013. Orio-Aia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Hasiera data
2013-07-01
Bukaera data
2013-10-31
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-10-31
Hedadura-mota
Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Aiako Udala
Orioko Udala

Deskribapena

Saritutako lana
Olerkiak / Bertsoak mailan:

1. saria: Hutsik
2. saria: Omenalditxo bat. Garazi Urretabizkaia [Bertsoa]
3. saria: Herritik urruntzean. Goiuri Unanue [Olerkia]
Accesita: Erabaki dut Marisa Arruabarrena [Olerkia]
Oinarriak
1.- ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.

3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.

4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.

5.- Lanen luzera librea izango da.

6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.

7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).

8.- Gaia librea izango da.

9.- Lanak aurkezteko era: Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena. Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.

10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

11.- Sariak hauek izango dira:
Ipuinen atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

Bertso edo olerkien atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko ordezkari batek, Aiako Udaleko ordezkari batek eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.

13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2013ko urriaren 31 izango da horretarako azken eguna.

14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
Harpidetu!

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin