Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Villabonako Bertso-Gudua (1801. Villabona)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Amasa-Villabona
Hasiera data
1801-02-00

Parte hartzaileak

Deskribapena

Historia
"BILLABONA'KO SAIOA
Arestian esan degunez, Txabolategi bertsolariaren lenbiziko aitamena Iztueta'k egiten du; 1824 urtean argitaratu zuan "Gipuzkoa'ko dantza gogoangarriak" liburuan, Billabona'ko bertso-saio baten berri ematen digu:

«Datorren otsaillean izango dira ogei ta bi urte, Billabona'ko plazan jokatu zutela itz neurtu edo bertsoetan bostna ontza urre, lendanaz apustua egiñik, Zabala Amezketarrak eta Txabalategi Ernani'koak; zeñean izandu nintzan ekadoi edo jueztako Zabala'k billatua; baña egun batzuek aurretik eritasun txiki batek artu ninduelako, ez nuen serbitu, eta nere ordez eraman zuen bere erritar Fernando, baita Txabalategik ere Aizarnazabal'ko elizaia; eta Billabona'ko alkate jaunak erabakitzalle D. Jose Mendizabal Tolosa'ko apez aundi sonatu ura ipiñirik, lau milla ta geiago personaren aurketzean kantatu zuten bi orduz jokalariak, apustua egiña zuten bezala; batak besteari asmatu al zitzaten itz-gairik nekezenak irikiaz, nondik eta nola alkar naspilatuko zuten alegiñik
aundienak egiten zituztela.

Guziaz ere ain zuzen eta egoki eman omen zituen nork bere itz neurtuak, non apostuko bi orduak betetzean, ekadoi edo juezak, alkargana batu baño lenago, altxatu emen zan plazako jende guzia, deadarrez, esaten zutela: jokalari biak kantatu zutela guziz ongi eta utsaldiarik gabe, entzunleak naikidaturik utzi zituzten moduan, eta beragatik onkai zutela berdiñ-berdiñean gelditzea; zeñean irten omen zan era berean Aizarnazabal'ko elizaia plazaren erdira, eta kantatu omen zuen itz neurtu au:

Txabalategi eta
Zabala gaztea,
askok deseo zuen
kantuz ikustea;
atsegin andietan
geldi da jendea,
bata adinbat egin
bear degu bestea.

Pernandoren erantzuera:

Ezin gentzake bada
beste gauzarik eiñ,
nik gogoan naukana
zuk dezu itzegiñ:
utzi bear ditugu
biak berdiñ-berdiñ,
Gipuzkoa guziak
ar dezan atsegiñ.

D. Jose Mendizabal'en debedea edo falloa:

Jaunak, mintzo zerate
griña txarrik gabe,
pozkidatu nazute
txit asko alere;
egia esateko
ipiñiak gaude:
bata bezin bestea
kantari onak daude.

Iru ekadoi edo juez oek izanik gizon zentzu aundikoak, griña onakikoak eta berenez itz-neurtulari jakintsunak, eman zuten beren debede edo falloa etzedilla izan iñor ez irabazdun eta ez galtzalle; zergatik aurkitzen zuten jokalari bien artean jakinduria berdiña. Erabakitze ain zogiaren bitartez gelditu ziraden entzuleak atsegin aundiarekin eta naierara pozkidaturik; baita jokolariak ere beren denbora guzirako adiskide mami egiñik.»

Txabolategiren urrengo aitamena, Tolosa'ko Pablo Gorosabel'ek egin zuan, bere "Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa" liburuan. Liburu ori 1899 urtean argitaratu zan; bañan egillea 1868 urtean il baitzan, urte au baño lenago idatzia bear du. Gorosabel'ek ere, Billabona'ko saioaren berri ematen du. Onela dio:

«Uno de estos casos más memorables tuvo lugar el año de 1801 en la plaza de Villabona, entre Juan Ignacio de Zavala, vecino de Amézqueta, y José Joaquín de Erroicena, que lo era de Hernani, ambos versistas de los más afamados de la provincia, cuya apuesta consistió en cinco onzas de oro por cada parte; para la calificación del más meritorio de entre ellos, se formó un jurado compuesto de tres sujetos no menos inteligentes en la materia, nombrados uno por cada interesado y el tercero en discordia por el alcalde de aquel pueblo. Más de cuatro mil personas concurrieron a presenciar tan singular certamen, que duró por espacio de dos horas enteras, sin poder vencerse los contrincantes. Después de este período, satisfecho completamente el público de la habilidad que demostraron estos, se levantó unánime a pedir en gritos la suspensión de la lucha, declarando a ambos por iguales en mérito. Así se hizo por los jueces del jurado, de lo que los espectadores recibieron un gran contento y satisfacción.»

Iztueta'k, «eritasun txiki batek arrapatu zoelako» ara gabe gelditu baitzan, bertan izan ziranen aotik ikasiko zuan gertatuaren berri. Gorosabel'ek, berriz, 1803 urtean jaioa baitzan, esaten dituanak nundik jaso ote zituan? Ez du olakorik adierazten. Bañan ez ditu danak Iztueta'ren liburutik artzen, argibide
berririk ere ematen du-ta. "

Iturria: Zavala, Antonio. "Txabolategi, Elkoro eta Leunda bertsolariak". Auspoa bilduma, 142. http://ttiki.com/54554
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin