Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Tolosako bertso-saioa (1802. Tolosa)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Tolosa
Hasiera data
1802-00-00

Deskribapena

Historia
"TOLOSA'KO SAIOA

Iztueta'k, Txabolategi bertsolaria ostera ere liburu berean aitatzen du. Onela esaten digu:

«Tolosa'ko erri leñargitiko batzartar jaunak, 1802'garren urteko iñauteriaren azkenengo arratsaldean, biribillatu zituzten lau itz-neurtulari, Gipuzkoa'n aurki al zitezkean onenak: Zabala, Pernando, Txabalategi eta Altamira, lauak letra bat bakarra ere ezagutzen etzutenak. Plaza zarreko baranda banatara igorik, kantatu zuten arratsalde guzian bi-bitara. Ain atsegintasun aundikoa ta pozkidatsua izandu zan arratsalde gogoangarri ura, ezik, illunduta gero ere, deadarka zeuden entzuleak, aurrera ere kanta eragiteko, eta uste det, baldin eguna zabaldu arterañoko guzian ere ari izandu balira kantari, etzala aldenduko entzuleen artekorik iñor ere.»

Gorosabel ere mintzatzen da bertso-saio orretzaz. Len aitatutako liburu orretan onela esaten digu:

«Otro certamen igual se celebró el tercer día de carnaval del año inmediato entre el expresado Zavala, Fernando de Bengoechea, de Amézqueta, el también citado Erroicena, y Juan Bautista de Altamira, de Tolosa. La lucha fue entre los dos primeros contra los otros dos en la plaza vieja de esta última villa. Colocados los cuatro sujetos en dos tablas de frente, versearon un canto popular guipuzcoano durante toda la tarde, y continuaran sin duda mucho más tiempo, si la noche no hubiese sobrevenido a poner fin a tan agradable diversión. Quedó, pues, indecisa la opinión de los espectadores respecto de cuál de los contrincantes era el más meritorio en este ejercicio, o sea, habilidad poética.»


Iztueta, bolara artan, Tolosa'n zan, bañan kartzelan: 1801'eko abenduaren 6'an preso artu, 18'an Tolosa'ra eraman, eta 1802'eko maiatzaren ll'an Azpeiti'ko kartzelara aldatua. Tolosa'ko saio ori, berriz, 1802'eko «iñauteriaren azkenengo arratsaldean» izan zan. Iztueta bertan zegoalarik, beraz.

Garai artan Tolosa'ko kartzela zein tokitan zan, guk beintzat ez dakigun gauza da. Bañan udaletxean baldin bazan, plaza zarrean alegia, etzegoan Iztueta bertsolariengandik urruti; auek «plaza zarreko baranda banatara igorik» kantatu baitzuten. Bearbada, an egongo zan gizarajoa, belarriak erne-erne, illunpe artatik bertsoak entzun naiean.

Kontu polita au ere: bertsolariak plazan kantuan, eta aien kronista edo berri-emalea bertsoak espetxetik entzuten ...

Tolosa'ko Jesus Elosegi adiskidea zanak esan artean, gu ez giñan txeetasun onetaz oartu ere egin. Milla esker berari. "

Iturria: Zavala, Antonio. "Txabolategi, Elkoro eta Leunda bertsolariak". Auspoa bilduma, 142. http://ttiki.com/54554
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin