Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsomovieda! (3. 2014. Beasain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Beasain
Hasiera data
2014-03-01
Bukaera data
2014-04-11
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bertsomovieda.com/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arrano Kultur Elkartea. Beasain

Deskribapena

Saritutako lana
Helduetan:
1. "Paradisua lurpean" - Maddalen Arzallus eta Lander Garro
2. "Bertsofrikia" - Gero Pentzauku Produkxions

Bertsorik onenak eta publikoaren saria: "Sar dadila kalabazan" - Jon Martin/Beira eta Izaskun Bernedo

Gazteetan:
1. "Handitan bertsolari izan nahi dut" - Etxebeltz bertso-eskola
2. "Bertsotan non...eta ikastolan!" - Zurriola ikastola
Oinarriak



1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...

2.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.

3.- bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.

4.- Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segundoko iraupenarekin.

5.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.

6.- Bidaltzeko pausuak:
•Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube...) igo bideoa
•Ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean "Parte hartu" atalean dagoen inprimakia bete:
---Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)
---Herria
---Harremanetarako emaila
---Harremanetarako telefonoa
---Kategoria:
------GAZTEAK: DBH 4ra artekoak, DBH 4koakbarne
------HELDUAK: Gainerako guztiak
---Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)
---bertsomovieko bertsoak idatziz (testu-fitxategi batean)

7.- Sariak:

GAZTEAK:
•LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari
•AIPAMEN BEREZIA: 100 € epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomovieari

HELDUAK:
•LEHEN SARIA:1000 € bertsomovie onenari
•AIPAMEN BEREZIA: 350 € epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomovieari

SARI OROKORRAK:
•Ikusleen saria: 500 € www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari
•Bertsorik onenak: 250 € epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituen bertsomovieari

8.- Epeak:
Lanak aurkezteko epea: 2014ko martxoaren 1etik 2014ko martxoaren 21era.
Webgunean bozkatzeko epea: 2014ko martxoaren 24tik 2014ko martxoaren 30era

9.- Epaia eta sari-banaketa:
Sari-banaketa 2014ko apirilaren 11an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.

10. -Saritutako talde bakoitzak ordezkari bat gutxienez bidali beharko du sari-banaketarako
egingo den ekitaldira.

11.-bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.

12.- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

13.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin