Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

"Sexu eta ugalketa eskubideak munduan zehar" Betso-paper Lehiaketa (1. 2014. Gasteiz)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2014-03-14
Hedadura lekua
Gasteiz
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
http://ttiki.com/76416

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Medicus Mundi. Araba

Deskribapena

Saritutako lana
1. saria. Z TALDEA: Felipe Zelaieta Txurruka irakaslea eta bere bertso-tailerreko ikasleak: Koldo, Koldo, Mikel, Beñat, Agurtzane, Kristina, Jose Luis, Albaro, Alberto, Naiara,...

2. saria: Beñat Garaio Mendizabal. "Bizkorra ez naiz baina badaukat"

Oinarriak
1.- Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan Gasteizen jaio, lan egin, ikasi edo bizi direnek parte hartu ahal izango dute.
Bai pertsonek zein taldeek har dezakete parte.

2.- Lanak

Parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 3 bertso egin beharko ditu eta gehienez 8.
Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal ditzake.
Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu gabekoak. Ezizena erabiliko da sinadurarako.
Doinua eta neurria libreak izango dira. Dena den, ezinbestekoa da doinuaren izena argi adieraztea.

Hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez duen bertsorik ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da.

3.- Epea Lanak aurkezteko epea: otsailaren 17tik martxoaren 14ra arte

4.- Helbideak Bertsoak bidaltzeko bi aukera egongo dira: posta arrunta eta posta elektronikoa.

Posta arruntez bidaliz gero, bertso-sorta gutunazal batean bidali beharko da ezizenez sinatuta. Beste gutunazal batean egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN (nortasun-agiri nazionala) kopia sartuko dira. Egilea Bizkaian jaio ez bada edo nortasun-agiri nazionalean agertzen den herria Bizkaikoa ez bada, ziurtagiria bidali beharko da bertan bizi, lan egin edo ikasten ari dela frogatzeko. Egilearen ezizena gutunazal bietan jarri beharko da kanpoaldetik. Honako hau da helbidea:

“Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar, bertsoz bertso”
medicus mundi araba
Isuntzatarrak, 9, 1ºesk.
01002 Vitoria-Gasteiz

Posta elektronikoz bidaliz gero, bi dokumentu bidali beharko dira. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertuko dira. Bigarrenean, berriz, egilearen datuak (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN-ren kopia eta ziurtagiria, beharrezkoa izanez gero). Honako hau da helbidea: alava@medicusmundi.es

5.- Sariak

1. saria: 250€ (bidezko merkataritzako produktuak erosteko)
2. saria: 200€ (bidezko merkataritzako produktuak erosteko)

6.- Epaimahaia

Epaimahaia medicus mundi arabak, Arabako Bertsozale Elkarteak eta Forum Feminista María de Maeztuk osatuko dute. Bertso-sortak ebaluatzeko, epaimahaiak kontuan izango du proposamenak genero-parekidetasun ikuspuntua izatea, emakumeen giza-eskubideak errespetatzea eta hizkuntza ez sexista erabiltzea.Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utz dezake epaimahaiak, behar adina kalitatedun lanik ez dagoela erdiesten badu.

7.- Sari-banaketa

Sari-banaketa 2014ko apirilaren 4an izango da, burutuko den bertso-afarian.

8.- Lanen jabetza

Aurkeztutako lanen jabetza medicus mundi araba elkartearena izango da eta lan hauek argitaratzeko eskubidea izango du.

9.- Bestelakoak

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. medicus mundi arabak oinarri hauetan jasotzen ez den edozein egoerari irtenbidea emateko ahalmena du. Lehiaketari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen harreman-bideak:

Telefonoa: 945 288031
E-maila: alava@medicusmundi.es
Web gunea: www.medicusmundi.es/alava ]
Facebook: alavamedicusmundi
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin