Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (13. 2014. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2014-04-04
Hedadura lekua
Getaria (G)
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Ikusi 2055_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala

Deskribapena

Saritutako lana
3. MAILA
OLERKI / BERTSOA
Izenburua: ATZO, GAUR, BIHAR
Egilea: Irati Barrenetxea Mugerza

5. MAILA
OLERKI // BERTSOA
Izenburua: WHATSAPP ETA FUTBOLA
Egilea: Lur Errasti Begiristain

6. MAILA
OLERKI // BERTSOA
Izenburua: GETARIA
Egilea: Beñat Azkue Ezenarro

HELDUAK
OLERKI / BERTSOA
Izenburua: IDATZITA DATOZ
Egilea: Maitane Subijana Zendoia

Oinarriak
1. Parte-hartzaileak
Literatur Lehiaketa hau getariarrei zuzenduta dago. Bakoitzak nahi adina idazlan aurkez
ditzake, betiere adinaren arabera dagokion mailan. Lanak banaka egingo dira.

2. Modalitateak eta mailak
Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.
1. LH-ko 1. mailako haurrak 6. LH-ko 6. mailako haurrak
2. LH-ko 2. mailako haurrak 7. 12-14 urte arteko gaztetxoak
3. LH-ko 3. mailako haurrak 8. 14-16 urte arteko gazteak
4. LH-ko 4. mailako haurrak 9. 16 urtetik aurrerakoak
5. LH-ko 5. mailako haurrak

3. Gaia eta luzera
Gaia librea da. Idazlanek literatur lehiaketetan saritu gabeak eta argitara gabeak izan behar dute.
1. LH-ko 1. mailako haurrak: bertso 1
2. LH-ko 2. mailako haurrak: bertso 1
3. LH-ko 3. mailako haurrak: bertso 1
4. LH-ko 4. mailako haurrak: bertso 1
5. LH-ko 5. mailako haurrak: bertso 1
6. LH-ko 6. mailako haurrak: bertso 1
7. 12-14 arteko gaztetxoak: 2 bertso
8. 14-16 arteko gazteak: 3 bertso
9. 16 urtetik aurrerakoak: 5 bertso

4. Lanak nola aurkeztu
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira (LH1 eta LH2ko haurrek eskuz idatzita aurkez ditzakete) eta ipuinen kasuan A4 orrietan, lerroartean tarte bikoitza utzia.
Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalaren kanpoaldean ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

5. Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea
Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira.
Idazlanak aurkezteko epea 2014ko apirilaren 4an, 13:00etan.

6. Epaimahaia
Epaimahaia osatuko dute Getariako Udaleko Euskara Batzordeko buruak, eta Iturzaeta
Herri Eskola, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat eta herriko idazle bat... Idazkari
lanak Udaleko teknikariak egingo ditu.

7. Erabakia
Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, sariak apirilaren 11n banatuko dira, 18:30ean.
Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

8. Sariak
Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da. Egile batek ezingo ditu bi sari jaso. Hona hemen sariak:
1. LH-ko 1-6 mailetako haurrak: saria
2. 12-14 urte arteko gaztetxoak: saria
3. 14-16 urte arteko gazteak: saria
4. 16 urtetik aurrerakoak : 150 euro
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin