Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Medicus Mundiren Bertso-paper Lehiaketa (1. 2015. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Donostia
Hasiera data
2014-11-25
Bukaera data
2015-05-28
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-05-24
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Medicus Mundi. Gipuzkoa
Epai-mahaia
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Medicus Mundi. Gipuzkoa

Deskribapena

Saritutako lana
1. Eider Perez Martinez
2. Iñigo Legorburu Arregi
3. Amaia Goirena Boyrarena
Oinarriak
BERTSO PAPER LEHIAKETA DONOSTIAN

Gaia: Indarkeria Matxista

Medicus Mundi Gipuzkoa Erakundeak bertso-paper lehiaketa antolatzen du bi helburu nagusiekin: gure gizartearen arazo larri hau mahai gainean jartzeko eta honen jatorriei buruz hausnarketa egiteko

Nazio Batuen Erakundeak argitaratu dituen datuek zera diote: “mundu osoan indarkeria matxistagatik hiltzen diren edo ezintasunen bat jasaten duten 15 eta 44 urte bitarteko emakumeak gehiago dira minbiziagatik, malariagatik, edo are gehiago, trafiko istripuengatik eta gerragatik hitzen diren guztiak batuta baino”

Indarkeria Matxista mundu osoan gertatzen den arazo larria da, eta baita gure herrian ere. Izan ere, indarkeria matxistaren sorburu edo jatorriak oso sakonak dira, eta gure gizartearen funtsezko egituretan daude txertatuta

Indarkeria Matxistarekin bukatzeko ezinbestekoa da emakume eta gizonen arteko erlazioen sistema globala aldatzea eta berri bat eraikitzea: gizarteko roletan, estereotipoetan, lan-merkatuan, publizitatean, hedabideetan, amodian, hizkuntzan…

OINARRIAK

1. PARTE HARTZAILEAK

• Lehiaketa honetan edozeinek parte hartu ahal izango du
• Bai pertsonek zein taldeek har dezakete parte

2. LANAK

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal ditzake

Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu gabekoak

Doinua eta neurria libreak izango dira

Hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez duen bertsorik ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da

3. GAIA

Lehiaketaren gaia Emakumeen kontrako Indarkeria Matxista da

4. EPEA

Lanak aurkezteko epea: azaroaren 25etik maitzaren 15a arte

5. HELBIDEAK

Bertsoak bidaltzeko bi aukera egongo dira: posta arrunta eta posta elektronikoa; izen-abizenak, NAN zenbakia eta e-maila edo telefonoa adieraziz

Indarkeria Matxista Bertso Paper Lehiaketa
Medicus Mundi Gipuzkoa
Serapio Mujika 33, behea
20016 Donostia

edo

voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es

6. SARIAK

1. Saria: Asteburu bat nekazal turismo batean bi pertsonentzako
2. Saria: Lau pertsonentzako bazkaria/afaria Donostiako Jatetxean batean
3. Saria: Bidezko merkataritzako produktuak erosteko 75€ -ko bale bat

Parte hartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso

7. EPAIMAHAIA

Epaimahaia Medicus Mundi Gipuzkoak eta Gipuzkoako Bertsozale elkarteak osatuko dute

Bertso-sortak ebaluatzeko, epaimahaiak kontuan izango du proposamenak genero-parekidetasun ikuspuntua izatea, emakumeen giza-eskubideak errespetatzea eta hizkuntza ez sexista erabiltzea

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utz dezake epaimahaiak, behar adina kalitatedun lanik ez dagoela erdiesten badu

8. SARI BANAKETA

Sari-banaketa 2015ko maitzaren 28an izango da, burutuko den bertso-afarian. Kresala elkartean (Euskal Herria kalea 9, behea) izango da

9. LANEN JABETZA

Aurkeztutako lanen jabetza Medicus Mundi Gipuzkoa elkartearena izango da eta lan hauek argitaratzeko eskubidea izango du

10. BESTELAKOAK

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Medicus Mundi Gipuzkoak oinarri hauetan jasotzen ez den edozein egoerari irtenbidea emateko ahalmena du

Lehiaketari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen harreman-bideak:

Telefono: 943 40 47 40
Correo electrónico: voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es
Web: www.medicusmundi.es/gipuzkoa
Facebook: www.facebook.com/medicusmundi.gipuzkoa
ww.facebook.com/Educ.medicusmundigipuzkoa

*Datu pertsonalen Babesarako 15/1999 Lege Organikoak dioen arabera, zure datuak fitxategi batean gordeko ditugu. Fitxategi hau datuen babeserako agentziaren erregistroan inskribatua dago eta Medicus Mundi Gipuzkoa da honen arduraduna. Datu hauen bilketaren helburua lehiaketaren kudeaketarako beharrezkoak diren izapideak errazatea da. Edozein kasutan, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edota aurkakosuna adierazteko eskubidea duzu Medicus Mundi Gipuzkoa-ra zuzenduz helbide honetan: Serapio Mujika 33, behea. 20016 Donostia. Edo helbide elektroniko honetan: voluntariado-ipuzkoa@medicusmundi.es eta komunikazioan DBLO adieraziz
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin