Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (28. 2015. Arrasate)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Arrasate
- Bukaera data
- 2015-05-13
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2015-03-14
- Hedadura lekua
- Debagoiena
- Hedadura-mota
- Eskualde mailakoa
- Webgunea
- http://www.aedelkartea.com/
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
AED Kultur Elkartea
Deskribapena
- Saritutako lana
- LH 5-6: 1. Naroa Agirre, " Gazteongan etorkizuna"; 2. Eñaut Lasaga, " Beg. Lazkaotxikin doinuaz".
DBH 1-2: 1. Oihana Arana Cardenal, " Auskalo"; 2. Haizea Arana Cardenal, " Ahaltsua".
DBH 3-4: 1. - ; 2. Marixe Ruiz de Austri, " Mundutik at".
17 urtetik gora: 1. - ; 2. Leire Etxezarreta Learreta, " Marikalanbre". - Oinarriak
- Oinarriak
• Lehiaketa honetan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake.
• Euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke soilik.
• Gaia librea da lehiaketa guztietan.
• Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.
• Idazlanak tarte bikoitzez eta orrialde bakar batetik ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
• Lan guztiak lelo batez sinatuko dira.
• Lanak aurkezteko bi modu egongo dira aukeran:
1. Posta elektronikoz:. Bi dokumentu bidali beharko dira helbide honetara: aed@aedelkartea.com. Dokumentu batean, lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, honako datu hauek zehaztuko dira:
- Idazlanak daraman lelo bera
- Egilearen izen-abizenak
- Jaiotze data
- Helbidea
- Posta elektronikoa
-Telefono zenbakia
-Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
2. Paperean inprimaturik: Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan arestian aipatutako datu guztiak zehaztuko direlarik.
• Lanak AED elkartearen egoitzara bidali edo eraman behar dira: aed@aedelkartea.com e-postara edo Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate helbidera.
• Lanak aurkezteko epea 2015ko martxoaren 14an bukatuko da.
• Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute
• Finalisten zerrenda 2015eko maiatzaren 7an kaleratuko du epaimahaiak AED-ren web gunean (www.aedelkartea.com) eta hedabideen bitartez.
• Behin betiko irabazleen izenak 2014eko maiatzaren 13an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.
• Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.
BERTSO-PAPERAK
Lanen luzera:
LH5-LH6 Hiru bertso
DBH1-DBH2 Lau bertso
DBH3-DBH4 Bost bertso
Batxilergoa eta nagusiak Sei bertso
Sari nagusia:
LH5-LH6 100 €
DBH1-DBH2 125 €
DBH3-DBH4 150 €
Batxilergoa eta nagusiak 200 €
Bigarren saria:
LH5-LH6 Oparia
DBH1-DBH2 Oparia
DBH3-DBH4 Oparia
Batxilergoa eta nagusiak Oparia