Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Usurbilgo Saria (1959. Usurbil)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Aginaga < Usurbil < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bukaera data
1959-06-21

Parte hartzaileak

Txapelduna
Agirre, Joxe

Deskribapena

Historia


Garai artan eliz aldetik, indar zuten “Mariaren alabak” eta “Luistarrak”; kongregazio orietan etzegon ezkongai edo gazte asko etzan izango Euskal-Errian. 1959´ko San Luis eguna, ekaiñaren 21´ta (“Luistarran” zaindaria), igandean egokitu zan aurten bezelaxe, eta Usurbilko auzo Agiñan, bertako erretoreak Gipuzkoako “Luistarran” bertsolari txapelketa antolatu zun egun orretarako.

Bide batez, Agustin Furundarena organista ere omendu zan egun orretan. Beraz, egun aundia izan zan Agiñarako alkartasun bazkari eta abar.

Goiz da arratsaldez izan ziran bertso-saioak, ogei bat bertsolari izango giñan eta goizez lau sailkatu ginduzten arratsalderako, eta naiko suerte izan nula esan bear: Joxe Agirre erten zan txapeldun eta neretzat izan zan bigarren saria. Azpeitiarra eta biok orduan egin giñan ezagun eta geroztik baditugu banaka batzuk kantatuak (G.B).

Txapela, edergaillua eta milla pezeta zan lenengoarentzat saria, eta bigarrena, 700 pezeta. Garai artarako asko zala esan bear. Era orretako jaialdiak bakan izaten ziran eta Agiñako ori aundia izan zan.

Gaur txapelketara errezago joaten da jendea eskolatik asita. Neronek ez nun joan nai, 25 urte banitu arren; Agiñan banun soldadu-lagun bat, Martin Errasti (G.B.) eta ark eman zuan nere izena ezezkoan nengola; gero bearko joan eta etzi-tzaidan damatu. Ez orixe!

Ala joan giñan Berrobitik bost lagun, guretako batek kotxe bat ere bazun da, ez giñan edozein; gogoan det, txakoliña lenengo egun artan eran nula. Gaur Gipuzkoan ez da egongo tabernik txakoliñik ez dagonik, baiña, garai artan etzan orrela.

Berrogeita amasei urte joan dira geroztik, eta ziartuenik Patxi Etxeberria eta biok bakarrik biziko gera Agiñan kantatu gendun talde artatik, San Luisi eskerrak ematen badaukagu lan ederra.

Bertsoari esker egun gogoangarri pranko badegu pasea eta bat, Agiñako ura.

Bukatu ziran “Maria-alabak”
bukatu ziran “Luistarrak”,
eliz kontu orietan beintzat
sarritan giñan goiztarrak;
orain beste aize mota batek
astintzen ditu baztarrak,
orduko aien antzik ez dute
gaur-eguneko bazarrak.

Faseak

Saioak
1959-06-21 Usurbil Sariketa
Sailkapena
1. Agirre-Jose
2. Garmendia-Txomin
Txapelduna
Agirre, Joxe
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin