Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa (25. 2015. Iruñea)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Iruñea
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-11-05
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Iruñeko Udala

Deskribapena

Saritutako lana
1. Julio Soto Ezkurdia, “Odoletik”
2. Eneko Fernandez Maritxalar, “Larragako loretxoa”
3. Julen Zelaieta Iriarte, “Ze denbOHOrak”
Oinarriak
Helburua:
lehiaketa honen xedea egile berriek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak beharko dute izan, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Egileek nafarrak izan edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki beharko dute.

Modalitateak:
poesia eta narrazioa (15 orri eduki behar dute luze gutxienez, tarte bikoitzaz alde bakar batetik idatzirik) eta bertsopaperak (gutxienez 25 bertso-ahapaldi aurkeztu beharko dira).

Sariak:
hiru sari dago modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Sari horietaz gain, epaimahaiak lau aipamen berezi ematen ahalko ditu, gehienez ere, lau lani, zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe.

Epea eta lekua:
lanak aurkezteko mugaeguna 2015eko azaroaren 5a, osteguna, izanen da, egun hori barne, eta Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, Kale Nagusia 2, aurkez daitezke, edo, bestela, erregistro osagarrietan edo indarrean dagoen legeriak aurreikusten duen beste edozein modutan.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin