Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (27. 2015. Errenteria)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Errenteria
- Hasiera data
- 2015-10-28
- Bukaera data
- 2015-11-28
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2015-11-28
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Errenteriako Bertso Eskola (Xenpelar) Lau Haizetara Elkartea - Epai-mahaia
Etxegia, Itziar Goñi, Iker Mujika, Manex - Epai-mahaiko idazkaria
Maritxalar, Jose Luis - Txapelduna
Labaka Mayoz, Ane
Deskribapena
- Saritutako lana
- 1. saria: Ane Labaka (Lasarte-Oria): "Beranduegi" : http://www.argia.eus/argia-astekaria/2494/beranduegi
2. saria: Aitor Albistur (Errenteria-Orereta): "Herentzia" - Oinarriak
- 1. MAILA: Helduena, aurten 17 urte edo gehiago.
2. IREKIA: Euskal Herriko edonork parte har dezake.
3. LANA: Sorta bakoitzak 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez.
4. SORTAK: Lehiakide bakoitzak 3 gehienez.
5. SARIAK: Irabazleak, 700 € eta oroigarria. Bigarrenak, 400 €. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero.
6. GAIA: Librea izango da; bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
7. EPEA: Azaroaren 28an amaitzen da.
8. A. Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
B. Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
9. Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
10. Sariak abenduaren 30ean banatuko dira. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, argitaratzeko eskubide osoa izango duelarik.
11. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.
Faseak
- Saioak
2015-12-30 Errenteria Lehiaketa - Txapelduna
Labaka Mayoz, Ane