Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aizarnako Bertso-Paper Lehiaketa (2015. Aizarna)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Hasiera data
2015-11-08
Bukaera data
2015-12-20
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-12-08
Hedadura-mota
Auzo mailakoa
Webgunea
http://danbolin.eus/bertsopaper-lehiaketa-antolatu-da-aizarnan

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Ahurra. Aizarnako Guraso Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
12 urtetik gorakoetan:
1. Tomas Bergara
2. German Zelaia

12 urtetik beherakoetan:
1. Mattin Eizagirre
2. Ekain Tolaretxipi
Oinarriak
1.- Parte-hartzaileak
Lehiaketa honetan edozein aizarnarrek hartu dezake parte. Bi mailatan banatuko dira: 12 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak.

2.- Lanak
Helduen kasuan, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 3 bertso egin beharko ditu eta gehienez 6, eta bertso bakoitzak lau edo sei puntu izango ditu. Haurren kasuan, nahikoa izango da bertso bat idaztea.
Lehiaketa honetako gaia “Aizarnako eskola” izango da.
Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal ditzake.
Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu gabekoak. Ordenagailuz idatzita joan behar dute. Ezizena erabiliko da sinadurarako.
Doinua eta neurria libreak izango dira. Dena den, ezinbestekoa da doinuaren izena eta bertsoen ordena-zenbakia argi adieraztea.

3.- Epea
Lanak aurkezteko epea: azaroaren 8tik abenduaren 8 arte.

4.- Helbideak
Bertsoak Aizarnako herri-elkarteak Gurutze Santuan daukan postontzian utziko dira. Bertso-sorta gutun-azal batean bidali beharko da ezizenez sinatuta. Beste gutun-azal batean egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa eta e-maila sartuko dira. Bi gutun-azaletan jarri beharko da kanpoaldetik: “Aizarnako bertsopaper lehiaketa” eta egilearen ezizena.

5.- Sariak
Helduentzat.
1. saria: Bi pertsonentzako afaria Aranburu jatetxean eta 100€.
2. saria: Bi pertsonentzako afaria Konpitteroko jatetxean.

Umeentzat.
1. saria: 50 €-ko balioa duen txartela.
2. saria: 25 €-ko balioa duen txartela.

6.- Epaimahaia
Bertso-munduan esperientzia duten hiru pertsonak osatuko dute. Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa, eta edozein sari eman gabe utz dezake, behar adina kalitatedun lanik ez dagoela ikusten badu.

7.- Sari-banaketa
Sari-banaketa 2015eko abenduaren 20an izango da, Aizarnan San Tomas eguna ospatuko dugun egunean. Ondoren, bertsolari batek abestuko ditu saritutako bertsoak.

8.- Lanen jabetza
Aurkeztutako lanen jabetza Aizarnako herri-elkartearena izango da eta lan horiek argitaratzeko eskubidea izango du.

9.- Argitalpena
Jasotako lanekin liburuxka bat argitaratzeko asmoa daukagu, ondoren herritarren artean banatzeko.

10.- Bestelakoak
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri horiek onartzea dakar.

Faseak

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin