Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (14. 2015. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Hasiera data
2015-03-13
Bukaera data
2015-04-24
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-04-14
Hedadura lekua
Getaria (G)
Hedadura-mota
Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala. Kultura

Deskribapena

Saritutako lana
4. maila. Olerkia / Bertsoa:
Amets Aizpurua Mancisidor, “Bertsolaria naiz”

Helduak. Olerkia / Bertsoa:
Uxoa Irigoien Odriozola, “Bizit(z)ea”
Oinarriak
Kultura sailak literatur zaletasuna bultzatzeko asmoarekin antolatzen du getariarrei zuzenduta.

Bi modalitate izango dira maila bakoitzean, ipuinak alde batetik eta bertso edo olerkiak bestetik. Mailei dagokionez lehenengo seiak LH-ko sei mailei dagozkionak izango dira eta hauekin 12-14 urte arteko gaztetxoak, 14-16 artekoak eta 16 urtetik aurrerakoak.

Gaia librea da. Idazlanek literatur lehiaketetan saritu gabeak eta argitara gabeak izan behar dute. Neurriari dagokionez, hona hemen mailaz maila eta modalitatez modalitate gutxieneko neurriak (A4 neurriaren arabera): LH 1 eta LH 4 artekoak orrialde bateko ipuina eta 8 lerroko olerkia ala bertso bat. LH 5 eta 6koak 2 orrialdeko ipuina eta 10 lerro (olerkia) edo bertso bat. 12-14 artekoak 2-5 orrialdeko ipuina eta 12 lerro edo 2 bertso, 14-16 artekoak 3-6 orrialdeko ipuina eta 20 lerro edo 3 bertso eta azkenik 16tik gorakoak 4-10 orrialdeko ipuina eta 35 lerro edo 5 bertso.

Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira (LH1 eta LH2ko haurrek eskuz idatzita aurkez ditzakete) eta ipuinen kasuan A4 orrietan, lerro artean tarte bikoitza utzia. Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalaren kanpoaldean ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira apirilak 14ko 19:00ak bitartean. Epaimahaia osatuko dute Getariako Udaleko Euskara Batzordeko buruak, eta Iturzaeta Herri Eskola, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat eta herriko idazle bat... Idazkari lanak Udaleko teknikariak egingo ditu.

Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, sariak apirilaren 24an banatuko dira, 18:30ean. Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da (16 urtetik gorakoentzat 150 eurokoa izango da bai ipuin eta baita olerki/bertsoetan). Egile batek ezingo ditu bi sari jaso. Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

Saritutako lanak Getariako Udalaren esku geldituko dira, eta Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko. Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko idazlanak Udalaren esku geldituko dira.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin